Eduki publikatzailea

Digitalizazioa eta teknologia izango dituzte hizpide Urola Kostako Udal Elkarteak iraila eta urrirako antolatutako ikastaroetan

1
Irailean eta urrian zehar eskainiko dira ikastaroak eta hainbat gai jorratu dira: diseinu grafikoa Canvarekin, IKT soluzioak sektore espezifikoetarako (eraikuntza eta zaintza pertsonala), eta sare sozialetarako marketin-estrategiak. Ikastaro guztiak doakoak dira eta goizez izango dira.

2024·09·12


Udazken honetan, Urola Kostako Udal Elkarteko Garapen Agentziak, eskualdeko ekintzaileei, autonomoei eta enpresei zuzendutako ikastaro eta tailer batzuk antolatu ditu. Prestakuntza horiek teknologia berrien eta marketin digitaleko estrategien erabilera maximizatzera bideratuta daude, horiek baitira egungo merkatuan hazkundea eta lehiakortasuna lortzeko funtsezko tresnak.

Iraila eta urria bitartean, hainbat saio eskainiko dira, hala nola, Canva erabiliz diseinu grafikoa, eraikuntza eta pertsonen zaintzako sektore espezifikoetarako IKT irtenbideak, eta sare sozialetako marketin estrategiak. Ikastaro guztiak doakoak dira eta goizez izango dira Urola Kostako Udal Elkartean. 

Ikastaroen egutegia eta deskribapena:

1. CANVA Ikastaroa

  • Datak: irailaren 25a eta urriaren 2a
  • Ordutegia: 09:30 - 11:30
  • Helburua: Parte-hartzaileei beren negozioen sustapena modu autonomo eta profesional batean indartuko duten material bisual erakargarriak diseinatzeko gaitasunak eskaintzea.

2. Eraikuntzarako IKT soluzioak

  • Datak: irailaren 20a, urriaren 4a eta 18a
  • Ordutegia: 09:30 - 12:30
  • Norentzat: Arkitektoak, aparejadoreak eta eraikuntzako beste profesional batzuk.
  • Helburua: Eraikuntzaren sektorean prozesuak optimizatu eta proiektuen kudeaketa hobetuko duten soluzio teknologiko espezifikoak aurkeztea.

3. Norberaren Zaintzarako IKT Irtenbideak

  • Datak: irailaren 23a, urriaren 7a eta 21a
  • Ordutegia: 09:30 - 12:30
  • Norentzat: Pertsonen zaintzako profesionalak, hala nola estetikakoak, ile-apaintzaileak, masajistak eta dietistak.
  • Helburua: Ikusgarritasuna, kudeaketa eta bezeroekin interakzioa hobetzeko tresna eta teknika digitalak irakastea.

4. Sare Sozialetako Marketin Tailerra

  • Datak: irailaren 26a eta urriaren 4a
  • Ordutegia: 09:00 - 13:00
  • Helburua: Parte-hartzaileei sare sozialetan marketin digitaleko estrategia eraginkorra garatzen laguntzea, hala nola, Facebook, Instagram, TikTok, LinkedIn eta YouTube plataformetan. Tailerrak profilak eta edukiak sortzetik hasi eta posizionamendu eta segmentazio estrategiak ezartzearen arteko urratsak landuko ditu, marketin ekintzen eragina ahalik eta gehien handitzeko.

5. Ikastaro berria: "Errentagarria al da Facebookekin jarraitzea, nire negoziorako?"

  • Data: Irailak 30
  • Ordutegia: 09:00-11:00
  • Helburua: Facebook negozioetarako marketin-tresna gisa erabiltzen jarraitzearen bideragarritasuna eta eraginkortasuna aztertzea, plataformaren azken joerak eta aldaketak kontuan hartuta.

Izena ematea eta parte hartzea:

Ikastaro eta tailer guztiak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan egingo dira eta bere trebetasun digitalak hobetzeko interesa duen edonori irekita daude. ‘Eraikuntzarako IKT soluzioak’ eta ‘Norberaren Zaintzarako IKT Irtenbideak’ ikastaroak independenteak dira, eta, horri esker, parte-hartzaileek saio batean edo gehiagotan eman dezakete izena, beren interesen eta beharren arabera. Canva eta sare sozialen ikastaroen kasuan, ordea, bi saioetara joatea beharrezkoa da.

Izen-emateak irekita daude, eta ondorengo estekan egin daitezke. Plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena ematea gomendatzen da. Gainera, parte-hartzaileek banakako tutoretza jasotzeko aukera izango dute talde-saioen ondoren, Mankomunitatearen instalazioak erabiliz, aldez aurretik eskatuta.

Informazio gehiago

Urola Kostako Udal Elkartea

harrera@urolakosta.eus

943 89 08 08

 

1