Eduki publikatzailea
Atzealdea Digitalizazioari loturiko ikastaroak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko negozioei zuzenduta
2023·03·21
Urola Kostako Udal Elkartearen helburu eta ardura nagusietako bat da eskualdearen eta, oro har, lurraldearen garapen eraginkorra eta orekatua bermatzea. Ildo horretan, digitalizazioak gaur egun alor guztietan duen garrantziaz jakitun, etengabe egiten du lan eskualdeko enpresak edota negozioak digitalizazio alorrean urratsak eman ditzaten laguntzeko.
Digitalizazioari lotuta abian jarri ditu orain arte, eskualdeko enpresa, autonomo, ekintzaile, heldu zein gazteei zuzendutako ikastaro teknologikoak, ETE Digitala egitasmoa, eskualdeko enpresei zuzenduta edota merkataritza eta zerbitzuen sektoreko profesionalei zuzendutako ikastaroak, besteak beste.
Negozioen digitalizaziorako prestakuntza saioak
Oraingoan, digitalizazioaren lan arloari jarraipena emanez eta Gipuzkoako Ingeniari Eskolarekin elkarlanean, eskualdeko jarduerei zuzendutako hainbat prestakuntza-saio antolatu ditu, eskualdeko enpresa eta autonomoak, bereziki hiri ekonomia jarduerekin lotura dutenak (merkataritza, zerbitzuak, ostalaritza, turismoa...), eraldaketa digitalaren alorrean sentsibilizatzeko eta teknologia berrien ezarpenean trebatzeko.
Hori horrela, martxoaren 27tik hasita ekainaren 12a bitarte, guztira 7 saio eskainiko dira, guztiak ordu eta erdiko iraupenarekin. Saio guztiak aurrez aurrekoak izango dira eta Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan eskainiko dira.
Gainera, jardunaldiak 100%ean finantzatuta daude eskualdeko enpresentzako.
Izen-ematea
Saioetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, ondorengo galdetegia beteta. Nahi adina jardunalditan eman ahal izango da izena.
Prestakuntza saioen egitarau osoa
- Martxoak 27 (14:30-16:00): Ibilbideen optimizazioa eta gehiago Google Maps-ekin – EUSKARAZ
Google Maps-ek profesionalentzat dituen erabilera aipagarrienak azalduko dira.
- Apirilak 17 (9:30-11:00): Soluzio berdeen eskariaren azterketa - EUSKARAZ
- Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra.
- 9R estrategien esparrua eta taldekatze nagusiak:
• Ekodiseinua – Produktuen balioaren atxikipena
• Hondakinen errebalorizazioa
• Negozio-eredu zirkularrak eta funtsezko teknologiak
• Tekniker estrategia teknologikoa
- Apirilak 26 (09:30-11:00): Aurrekontuen kalkulurako tresnak - ELEBITAN
- a) Aurkezpen teorikoa
• Odoo, ERP irekia
• Landoo, Gold inplantatzailea
• Salmenta Arloa: aurrekontuak eta eskaerak
- b) Erakustaldi praktikoa
• Aurrekontuak sortzea
• Eskaerak onartzea eta albaranak sortzea
• Eskaerak online sinatzea eta ordaintzea
• Prezio finkoen tarifa. Tarifa sortu eta aurrekontuak sortu
• Deskontuen tarifa. Tarifa sortu eta aurrekontuak sortu
• Formula konplexuen tarifa. Tarifa sortu eta aurrekontuak sortu
- Maiatzak 15 (09:30-11:00): Erosketak eta inbentarioen kudeaketa - ELEBITAN
- a)Aurkezpen teorikoa
• Odoo, ERP irekia
• Landoo, Gold inplantatzailea
• Inbentarioen arloa
- b) Erakustaldi praktikoa
• Produktu fitxa eta web bertsioa
• Ber horniketa-arauak: gutxieneko eta gehieneko stocka
• Erosketei buruzko informazioa: hornitzailea, epea, prezioa
• Eskaerako fluxua: salmenta, erosketa eta irakaslea
• Stockaren kontrako fluxua, entrega partzialarekin, salmenta, bidalketa partziala, erosketa eta azken bidalketa
• Stockaren aurreikuspena
- Maiatzak 29 (14:30-16:00): Nola handitu bezeroak eta salmentak, merkataritzan eta tokiko zerbitzu-establezimenduetan? – GAZTELERAZ
Bezeroak ezagutzearen eta horretarako galdera zuzenak egitearen garrantzia.
- Ekainak 5 (14:30-16:00): Zer da egokiagoa nire negoziorako, online saldu nahi badut? Webgunea, online denda edo plataformaren bidezko salmenta? – ELEBITAN
• Plataformaren bidez ala norberaren online dendaren bitartez saltzearen abantaila eta desabantailak.
• Negozio motaren araberako aukera ezberdinen ikuspegi orokorra.
• Jarraitu beharreko pausu eta estrategiak.
- Ekainak 12 (14:30-16:00): Nola sortu online denda urratsez urrats - ELEBITAN
• Ecommerce-aren ikuspegi orokorra.
• Negozio motaren araberako estrategia.
• Online denda eraikitzeko pausuak.
Argibideak eta informazio gehiago
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresentzako zerbitzua
- 943 89 08 08
- enpresa@urolakosta.eus