Diru-laguntzak
Atzealdea Diru-laguntzak 2017: enpresak sortzeko, lanpostuak sortzeko, inbertsioak egiteko eta lankidetza egitasmoak garatzeko.
2017·07·19
Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdia egin du, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko:
- Jarduera ekonomikoak sortzeko diru-laguntzak (60.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): enpresak sortzeko diru-laguntzak dira. Diru-laguntzaren oinarria 1.000,00 eurokoa izango da. Kopuru hori handitu egingo da, sustatzailearen eta jardueraren proiektuaren ezaugarrien arabera. Eskabideak aurkezteko epe-muga: 2017-09-30.
- Enpleguaren sustapena (90.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): prestakuntza jaso ondorengo kontratazioetarako diru-laguntzak dira. Eskualdeko enpresentzako diru-laguntzak dira, prestakuntza bonoa eskuratzen duten langabeak kontratatzeko. Kontratuak 6 hilabetekoa izan behar du gutxienez (lanaldi osokoa). Diru-laguntza izango da 3.000,00 eurokoa eta kontratua mugagabea baldin bada 7.500,00 eurokoa. Eskabideak aurkezteko epea: 2017-11-15etik 2018-01-31ra.
- Inbertsioetarako diru-laguntzak (50.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako. Inbertsioak 2017an egina eta gutxienez 3.000,00 eurokoa izan behar du. Diru-laguntzaren kopurua izango da, gehienez ere, inbertsioaren %30, betiere, gehienez, 2.000,00 euro. Eskabideak aurkezteko epe-muga: 2017-09-30.
- Lankidetza egitasmoak garatzeko diru-laguntzak (30.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira eskualdeko hezkuntza zentroek eta enpresek lankidetzan garatutako proiektuetarako. Diru-laguntzaren zenbatekoa izango da, gehienez ere, onartutako proiektuaren %40 eta, gehienez ere, 3.000,00 eurokoa. Bazkide/partaide guztiak eskualdekoak baldin badira, diru-laguntzaren zenbatekoa izango da, gehienez ere, onartutako proiektuaren %80 eta, gehienez ere, 7.000,00 eurokoa. Eskabideak aurkezteko epe-muga: 2017-09-30.
Diruz lagunduko dira 2017an garatzen diren jarduerak, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, hau da, epealdi horretan sortutako enpresak, inbertsioak eta lankidetza egitasmoak.
Eskabideak aurkezteko epea
- 1, 3 eta 4. diru-laguntza lerroak: epea hasiko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean eta amaitu 2017ko irailaren 30ean.
- 2. diru-laguntza lerroa: eskabideak aurkezteko epea hasiko da 2017-11-15ean eta amaitu 2018-01-31n.
Eskabideak aurkezteko lekua
- Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
- Ordutegia: 8:00-15:00
Argibideak eta informazioa
- Urola Kostako Udal Elkartea, tel. 943890808, harrera@urolakosta.eus
Ondoren dituzu eskura oinarriak, eskabidea egiteko ereduak (orokorra eta diru-laguntza mota bakoitzarena) eta zuriketak egiteko eranskinak.
OINARRIAK
- Diru-laguntzak 2017: oinarriak
- Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2017-07-24, 141. zk.
- 2. lerroa: eskabideak egiteko epea luzatzea, GAO 2017-12-26, 244. zk.
ESKABIDEA EGITEKO ERANSKINAK
Ondoko eranskinetako bat aurkeztu behar da eskabide orokorrarekin batera, eskatzen den diru-laguntza-motaren arabera:
- B eranskina: Enpresak sortzeko eskaera: sortuta baldin badago.
- C eranskina: Enpresak sortzeko eskaera: sortu gabe baldin badago.
- D eranskina: Lanpostuak sortzeko eskaera: kontratazioak. Prestakuntza bonoa.
- E eranskina: Inbertsioetarako eskaera: inbertsioa eginda baldin badago.
- F eranskina: Inbertsioetarako eskaera: inbertsioa egin gabe baldin badago.
- G eranskina: Lankidetza egitasmoak: proiektuaren fitxa.
- H eranskina: Lankidetza egitasmoak: proiektuaren memoria ekonomikoa.
- N eranskina: zinpeko adierazpena.
- R eranskina: lehentasunezko jarduera sektoreak.
ZURIKETETARAKO ERANSKINAK
Zuriketak: enpresen sorrera
- I eranskina: Enpresari alta eman izana, lehen ordainketa %50
- J eranskina: Amaierako zuriketa eta azken ordainketa %50
Zuriketak: lanpostuen sorrera, kontratazioak
- K eranskina: Kontratazioak: kontratua egin izana, lehen ordainketa %50
- L eranskina: Kontratazioak: diruz lagundutako epealdiaren amaierako zuriketa, azken ordainketa %50
- M eranskina: kontratu mugagabeak
Zuriketak: inbertsioak
Zuriketak: lankidetza-egitasmoak
Eranskin guztiak editatzeko formatuan, karpeta konprimitu batean. Hemen