Diru-laguntzak
Atzealdea Diru-laguntzak 2018: ekintzailetasuna bultzatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko (kontratazioak, inbertsioak eta lankidetza egitasmoak).
2018·03·20
Urola Kostako Udal Elkarteak 2018ko diru-laguntza deialdia egin du, ekintzailetasuna bultzatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko (kontratazioak, inbertsioak eta lankidetza egitasmoak):
- Jarduera ekonomikoak sortzeko diru-laguntzak (70.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): enpresak sortzeko diru-laguntzak dira. Diru-laguntzaren oinarria 1.000,00 eurokoa izango da. Kopuru hori handitu egingo da, sustatzailearen eta jardueraren proiektuaren ezaugarrien arabera.
- Enpleguaren sustapena (115.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): langabeak kontratatzeko diru-laguntzak dira. Bi programa ditu diru-laguntza lerro honek: Prestakuntza Bonoaren programa eta Kontratazioa+Jarraipena programa. Kontratuak 6 hilabetekoa izan behar du gutxienez (lanaldi erdikoa edo lanaldi osokoa). Kontratau mugagabeek diru-laguntza handiagoa jasoko dute.Diru-laguntza izango da 3.000,00 eurokoa eta kontratua mugagabea baldin bada 7.500,00 eurokoa.
- Inbertsioetarako diru-laguntzak (90.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako. Inbertsioak 2018an egina eta gutxienez 3.000,00 eurokoa izan behar du. Diru-laguntzaren kopurua izango da, gehienez ere, inbertsioaren %30, betiere, gehienez, 2.000,00 euro.
- Lankidetza egitasmoak garatzeko diru-laguntzak (30.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira eskualdeko hezkuntza zentroek eta enpresek lankidetzan garatutako proiektuetarako. Diru-laguntzaren zenbatekoa izango da, gehienez ere, onartutako proiektuaren %40 eta, gehienez ere, 3.000,00 eurokoa. Bazkide/partaide guztiak eskualdekoak baldin badira, diru-laguntzaren zenbatekoa izango da, gehienez ere, onartutako proiektuaren %80 eta, gehienez ere, 7.000,00 eurokoa.
Diruz lagunduko dira 2018an garatzen diren jarduerak, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, hau da, epealdi horretan sortutako enpresak, kontratuak, inbertsioak eta lankidetza egitasmoak.
Eskabideak aurkezteko epea
Hona hemen eskabideak aurkezteko epeak, lerroz lerro:
- Jarduera ekonomiko berriak, enpresak sortzea: epea hasiko da deialdia GAOn argitaratu eta hurrengo egunean eta amaitu 2018-10-19an.
- Enpleguaren sustapena, kontratazioak: epea hasiko da 2018-06-01an eta amaitu 2018-12-28
- Inbertsioak: epea hasiko da deialdia GAOn argitaratu eta hurrengo egunean eta amaitu 2018-10-19an.
- Lankidetza-egitasmoak: epea hasiko da deialdia GAOn argitaratu eta hurrengo egunean eta amaitu 2018-06-29
Eskabideak aurkezteko lekua
- Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
- Ordutegia: 8:00-15:00
Argibideak eta informazioa
- Urola Kostako Udal Elkartea, tel. 943890808, harrera@urolakosta.eus
Ondoren dituzu eskura oinarriak, eskabidea egiteko ereduak eta zuriketak egiteko eranskinak.
OINARRIAK
ESKABIDEA ETA ZURIKETAK EGITEKO ERANSKINAK
1. Jarduera ekonomiko berriak, enpresak sortzea
2. Enpleguaren sustapena, kontratazioak
3. Inbertsioak
4. Lankidetza-egitasmoak
- D eranskina: eskabidea
- D1 eranskina: zuriketa, memoria teknikoa
- D2 eranskina: zuriketa, memoria ekonomikoa
Eranskin guztiak editatzeko formatuan, karpeta konprimitu batean. Hemen