Diru-laguntzak

Dirulaguntzak 2019: ekintzailetza bultzatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko (kontratazioak, inbertsioak eta egitasmoak).

Dirulaguntza horietarako 255.000,00 euro erabiliko dira.

2019·05·23


Urola Kostako Udal Elkarteak 2019ko dirulaguntza deialdia egin du, ekintzailetasuna bultzatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko (kontratazioak, inbertsioak eta egitasmoak):

  1. Jarduera ekonomikoak sortzeko edo proiektu berriak sustatzeko dirulaguntzak (70.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): enpresak berriak sortzeko edo lehengo enpresa batean jarduera berriak sortzeko diru-laguntzak dira. Diru-laguntzaren oinarria 1.000,00 eurokoa izango da. Kopuru hori handitu egingo da, sustatzailearen eta jardueraren proiektuaren ezaugarrien arabera.
  2. Enpleguaren sustapena (75.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): langabeak kontratatzeko diru-laguntzak dira, hain zuzen ere Prestakuntza Bonoa eskuratu duten langabeak kontratatzeko. Kontratuak 6 hilabetekoa izan behar du gutxienez (lanaldi erdikoa edo lanaldi osokoa).  Dirulaguntza izango da 2.200,00 eta 4.700,00 euro artekoa, kontratatzen den pertsonaren ezugarrien arabera. Kontratua mugagabea baldin bada, kopuru horri 3.000,00 euro gehituko zaizkio.
  3. Inbertsioetarako diru-laguntzak (70.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako. Inbertsioak 2019an egina eta gutxienez 3.000,00 eurokoa izan behar du. Diru-laguntzaren kopurua izango da, gehienez ere, inbertsioaren %30,  betiere, gehienez, 2.000,00 euro.
  4. Lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak garatzeko diru-laguntzak (40.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira eskualdeko hezkuntza zentroek eta enpresek lehiakortasuna hobetzeko lankidetzan garatutako proiektuetarako. Diru-laguntzaren zenbatekoa izango da, gehienez ere, onartutako proiektuaren %40 eta, gehienez ere, 3.000,00 eurokoa. Bazkide/partaide guztiak eskualdekoak baldin badira, diru-laguntzaren zenbatekoa izango da, gehienez ere, onartutako proiektuaren %80 eta, gehienez ere, 7.000,00 eurokoa.

Diruz lagunduko dira 2019an garatzen diren jarduerak (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra), hau da, 2019an sortutako enpresak, kontratazioak, inbertsioak eta lehiakortasun egitasmoak.

Eskabideak aurkezteko epea

Hona hemen eskabideak aurkezteko epeak, lerroz lerro:

  1. Jarduera ekonomiko berriak, enpresak sortzea: epea hasiko da deialdia GAOn argitaratu eta hurrengo egunean eta amaitu 2019-10-18an.
  2. Enpleguaren sustapena, kontratazioak: epea hasiko da 2019-06-01ean eta amaitu 2019-12-20an.
  3. Inbertsioak: epea hasiko da deialdia GAOn argitaratu eta hurrengo egunean eta amaitu 2019-10-18an.
  4. Lankidetza-egitasmoak: epea hasiko da deialdia GAOn argitaratu eta hurrengo egunean eta amaitu 2019-10-18an.

Eskabideak aurkezteko lekua

  • Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
  • Ordutegia: 8:00-15:00

Argibideak eta informazioa

Ondoren dituzu eskura oinarriak, eskabidea egiteko ereduak eta zuriketak egiteko eranskinak.

OINARRIAK

ESKABIDEA ETA ZURIKETAK EGITEKO ERANSKINAK

1. Jarduera ekonomiko berriak, enpresak sortzea

2. Enpleguaren sustapena, kontratazioak

3. Inbertsioak

4. Lehiakortasuna sustatzeko egitasmoak

Beste eranskin batzuk

Eranskin guztiak editatzeko formatuan, karpeta konprimitu batean. Hemen