Berriak
Atzealdea

Dirulaguntzak 2021: Ekintzailetza bultzatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko

Guztira, 905.000,00 euro emango dira dirulaguntzatan

2021·08·05


Lau dirulaguntza lerro

Hona hemen deialdiaren lau dirulaguntza lerroen ezaugarriak, laburbilduta:

1.- Jarduera ekonomikoak sortzeko edo proiektu berriak sustatzeko dirulaguntzak: 150.000,00 euro gorde dira lerro honetarako.

2.- Kontratazioa eta kalitatezko enpleguaren sustapena: 75.000,00 euro gorde dira lerro honetarako. Langabeak kontratatzeko eta kalitatezko enplegua bultzatzeko laguntzak dira.

3.- Inbertsioetarako dirulaguntzak: 500.000,00 euro gorde dira.  Honako hauek dira diruz lagun daitezkeen inbertsio-ildoak:

  • Negozioaren lehiakortasuna hobetzeko lagunduko duten inbertsioak
  • Teknologia berriak eta berrikuntza enpresan txertatzeko inbertsioak; besteak bese, TicketBai sistemarako fakturazio-softwareak.
  • Baldintza higieniko-sanitarioak bermatzeko inbertsioak; Covid-19an eragindako egoera dela medio, distantziak bermatzeko sistemak, lurruneztagailuak, terraza finkoak… 

4.- Enpresen lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak garatzeko 100.000,00 euro gorde dira.

Diruz lagunduko dira 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean burututako jarduerak. Lerro batean aurreikusitako kreditua agortzen ez bada, soberakina beste lerroetara bideratuko da.

Eskabideak aurkeztea:

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 30ean amaituko da.

Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bitartez.

Argibideak eta informazioa

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak

  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus

Ondoren dituzu eskura oinarriak eta eskabidea egiteko ereduak eta eranskinak.

OINARRIAK

ESKABIDEAK EGITEKO ERANSKINAK