Diru-laguntzak

Atzealdea Dirulaguntzak 2022: Ekintzailetza bultzatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko

Guztira 207.527,56€ bideratu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak laguntza lerro honetara

2022·12·26


Deialdi honek 2 laguntza lerro jasotzen ditu:

  • Jarduera ekonomiko berrien sustapena.
  • Inbertsioetarako laguntzak

Horien baitan, diruz lagunduko dira 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean burututako jarduerak.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 24an hasi eta 2023ko urtarrilaren 31an amaituko da.

Eskabideak aurkeztea eta izapidetzea

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, esan bezala, urtarrilaren 31rako, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza elektronikoan (dirulaguntzen atalean, dagokien eskabidea beteaz). Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera orria bertan daude eskuragarri.

Argibideak eta informazioa

Urola Kostako Udal Elkartea

  • Tel. 943 890808
  • harrera@urolakosta.eus

Ondoren dituzu eskura oinarriak eta eskabidea egiteko ereduak eta eranskinak.

Oinarriak ikusgai hemen

Eranskinak