Eduki publikatzailea
Atzealdea Dozenaka herritarrek hartu dute parte Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekian
2024·06·24
Ikasturte amaierarekin batera, Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekiak bilerak egin ditu herriz herri. Maila politiko eta teknikoan lanketa egin ondoren, herritarren ekarpenak, zalantzak eta kezkak jasotzeko momentua izan da ekaina. Datorren urtean zerbitzuaren kudeaketarako kontratu berria esleituko da, eta, hobekuntzak egiteko iritziak jasotzea ezinbestekoa ikusi zuen Urola Kostako Udal Elkarteak. Ondorioz, eskualdeko herri guztietan bilerak egingo dira ekainean zehar.
Bilera hauetan, Ion Arozena Eizagirre, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak egungo hondakin bilketa sistemaren datuak eman ditu, eta, helburua, herritarrekin sistema hobetzeko neurriez hitz egitea izan da.
Lehen bilera Getarian egin zen ekainaren 12an, ondoreen Zumaian 17an, Orion 18an, Zarautzen 19an, eta, azkenik, Aian ekainaren 21ean. Kasu guztietan herritarren erantzuna ona izan da eta Urola Kostako Udal Elkarteak balorazio positiboa egin du. Hori horrela, urte amaieran, beste erronda bat egitea aurreikusten du.
*Argazkian: Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekia Orion, ekainaren 18an.