Eduki publikatzailea
Atzealdea Ekintzaileei eta eskualdeko enpresei zuzenduriko bi dirulaguntza deialdien inguruko azalpen saioa, asteazkenean Urola Kostako Udal Elkartean
2023·01·09
Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko hiri ekonomia babestu eta indartze aldeko apustuan, ekintzaileei eta eskualdeko enpresei zuzendutako bi dirulaguntza deialdi zabaldu ditu, hain zuzen, ekintzailetza eta enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratuta bata, Udal Elkarteak finantzatuta, eta eskualdeko enpresek langabeak kontratatzeko, bestea, azken hau, UKUEko Enplegu Planaren baitan jasoa eta Lanbide-Euskal enplegu zerbitzuak finantzatua.
Urola Kostako Udal Elkarteak guztira 458.227,53€ bideratu ditu bi laguntza lerro horietara eta helburu du, horien bitartez, eskualdeko ekonomiari eta enpleguari bultzada ematen jarraitzea.
Informazio eta aurkezpen bilera urtarrilaren 11n
Deialdien inguruko xehetasunak azaltzeko eta interesdunei eskaeren izapidetzea egiteko erraztasunak eskaintzeko, Udal Elkarteak informazio eta aurkezpen saioa antolatu du asteazkenean, urtarrilak 11, 09:30ean Udal Elkartearen egoitzan bertan.
Aurkezpen jardunaldian parte-hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea ondorengo galdetegi hau beteaz.
Informazioa
Urola Kostako Udal Elkartea
- 943890808
- harrera@urolakosta.eus