Eduki publikatzailea

Atzealdea Ekintzaileek enpresa ideiak edo jarduera berriak garatzeko Lanbideko dirulaguntzen eskaera epea luzatu da

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin, programa ireki du bere enpresa ideia landu edo/eta sortu nahi duten ekintzaileentzat. Programak taldeko aholkularitza, dirulaguntza eta bakarkako aholkularitza eskaintzen die ekintzaileei; eskaerak urrian egin behar dira.

2024·10·18


Urrian hasi eta 3 hilabeteko iraupena duen programa honen bitartez, astean behin ekintzaileak taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez bere enpresa ideia/jarduera landu eta sortuko du. Era berean, prozesuan parte hartzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango du.

Bi dirulaguntza mota daude:

  1. Enpresa ideia aztertzeko dirulaguntzak sustatzaileentzat: 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada. Eskaerak aurkezteko epea: urriaren 18tik 24ra.
  2. Enpresa berria sortu eta alta emateko dirulaguntzak: 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada. Eskaerak aurkezteko epea: urriaren 25etik 31ra.

 

Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean bertan, edota Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira: 

 

Ekintzaileen betebeharrak 

  • Eskualdean erroldatua egotea.
  • Aurreko urtean IAEn altan emanda ez egotea.
  • Langabezia egoeran egotea.
  • Aurreko urteetan gai bererako dirulaguntzarik ez jaso izana.
  • Esklusiboki prozesuan egotea (edo %30eko lanaldia baino gutxiagoa izatea).

 

Argibideak eta informazio gehiago: 

Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzua, Jon Ander (943890808 / enpresasustapena@urolakosta.eus)