Diru-laguntzak

Atzealdea Ekintzailetza bultzatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzak

- Guztira 220.000 € bideratu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak ekintzailetza eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko dirulaguntzetara.

2024·12·20


Deialdi honek 2 laguntza lerro jasotzen ditu:

  • Jarduera ekonomiko berrien sustapena.
  • Inbertsioetarako laguntzak

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2025ko urtarrilaren 31an amaituko da.

Eskabideak aurkeztea eta izapidetzea

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, esan bezala, urtarrilaren 31rako, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza elektronikoan (dirulaguntzen atalean, dagokien eskabidea beteaz). Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera orria bertan daude eskuragarri.

Argibideak eta informazioa

Urola Kostako Udal Elkartea

  • Tel. 943 890808
  • harrera@urolakosta.eus

Ondoren dituzu eskura oinarriak eta eskabidea egiteko ereduak eta eranskinak.

Oinarriak ikusgai hemen