Eduki publikatzailea
Atzealdea Elkarlanari helduta, Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko bigarren topaketa saioa
2022·10·31
Eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko ekimenen baitan, bueltan da duela bi urte Garapen Agentzien Euskal Elkarteak (GARAPEN) eskualdetako 6 Garapen Agentziekin elkarlanean hasitako programa.
“Kultura eta Sormen Topaketak, Garai nahasietan elkarlanean” leloari helduta, joan den maiatzean sektoreko profesionalen arteko lehen topaketa egin zen eta orain, datorren azaroaren 10ean, 2022rako aurreikusitako bigarren topaketa egingo da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura eta Sormen sektorean (arteak, arte aplikatuak, diseinua, industria sortzailea…) diharduten eragileei (edozein dela ere beren forma juridikoa edota balio-katearen edozein kate-begitan lan egiten dutela ere) bideratutako lan saioa izango da. Egitasmoaren helburu nagusia da eragileen arteko saretzea sendotzea, elkarlana sustatzea, esperientziak eta ikasketak partekatzea, proiektu aukerak identifikatzea eta horiek, elkarlanean gauzatzeko formulak ikertzea. Hau da, laburbilduz, elkarlana eta lankidetza oinarri, proiektu konplexuak batera garatzea errazteko, sektoreko eragileen iraunkortasuna ahalbidetzeko eta lurralde zein nazioarte mailan lehiakortasun handiagoa lortzera begira lan dinamikak sustatzea.
Horri jarraiki, topaketa honek, eskualdeko eragileak elkartzeaz gain, Gipuzkoa zein Bizkaiko eragileak ezagutzeko eta elkarlanerako eta harremanak egiteko aukera eskainiko du.
Azaroaren 10ean egingo da bigarren saioa, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, 17:00etatik 19:00etara. Ondoren, networking-arekin jarraitzeko aukera eskainiko da mokadutxo baten bueltan.
Parte hartzeko, izen-emate galdetegia bete behar da azaroaren 7a baino lehen. Bigarren saio honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa lehen saioan parte-hartu izana.
Argibideak eta izen-ematea
Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus