Eduki publikatzailea
Atzealdea Enplegagarritasuna eta talentua bultzatzeko HAZILAN programa
2026·03·05

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enplegagarritasuna indartzeko konpromisoa berritu du 2026rako, Hazilan programaren baitan bi ibilbide estrategiko aurkeztuz: LORPEN eta OSATU. Ekimen hauen helburu nagusia da pertsonen talentua garatzea eta tokiko enpresa-sarearekin lotura zuzen eta eraginkorra sortzea.
Programa honetan parte hartzeko, ezinbestekoa da Lanbide Heziketako edo Unibertsitateko titulazioa izatea. Eta horien artean deialdia bereziki bideratuta dago:
- Lan bila dabiltzan pertsonentzat.
- Beraien ibilbide profesionala hobetu edo berrorientatu nahi dutenentzat.
Programaren baitan bi ibilbide egongo dira, LORPEN Hazilan+, orain ireki dena; eta, azaroan jarriko da abian Hazilan Osatu.
LORPEN Hazilan+: Ibilbide pertsonalizatua (izena ematea ZABALIK)
Programa hau ez da ohiko prestakuntza bat; laguntza indibidualizatuan oinarritutako ibilbidea da. Parte-hartzaile bakoitzak saio pertsonalizatuak eta jarraipen hurbila izango ditu, bere profil profesionala lan-merkatuaren erronka berrietara modu eraginkorrean egokitzeko.
- Hasiera: Apirilak 16
- Izena ematea: Dagoeneko zabalik dago.
https://forms.gle/SAWyMShENSBA3ZtC8
Plaza mugatuak dira, beraz, interesatuak izena ematera animatzen ditugu.
Hazilan OSATU: talde indarra, formakuntza eta praktikak (Azaroan)
Urte amaierara begira, azaroan, Hazilan OSATU ibilbidearen txanda izango da.
Bi fase nagusi ditu:
- "Aktibatu" saioak: Taldeko saio dinamikoak, gaur egungo enpresek eskatzen dituzten zeharkako trebetasunak (soft skills) eta gaitasun profesionalak eskuratzeko.
- Praktikaldiak: Prestakuntza amaitutakoan parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte eskualdeko enpresetan, esperientzia erreala lortuz eta beren burua ezagutzera emanez.
Informazio gehiago:
- Posta elektronikoa: lanpoltsa@urolakosta.eus
- Telefonoa: 943 89 08 08