Eduki publikatzailea

Energia eraginkortasunari eta energia berriztagarriei buruzko doako formazio saioak Urola Kostako Udal Elkartean

1
Egungo energia-arauak hobeto ulertzeko, aurrezteko aukerak identifikatzeko eta enpresen lehiakortasuna areagotzeko helburuarekin, enpresei eta profesionalei zuzendutako bi formakuntza-saio didaktiko eta praktiko antolatu ditu UKUEk. Formazio saioak urriaren 2an eta 16an izango dira.

2024·09·13


Energia eraginkortasunari eta energia berriztagarriei buruzko doako formazio saioak eskainiko dira udazken honetan Urola Kostako Udal Elkartean. Hauen helburua eskualdeko enpresei egungo egoera energetikoa ezagutaraztea, eta, etekin ekonomikoak sortzen dituzten eta beren jardueran jasangarritasuna sustatzen duten energia-kudeaketako sistemak identifikatzen laguntzea da. Prestakuntza-saioetan mota guztietako enpresek hartu dezakete parte.

Enpresa iraunkor eta lehiakorrak: Energia eraginkortasuna eta energia berriztagarriak. 

Urriaren 2an, asteazkena, 10:00etan.

Lehenengo saio honetan, energia-eraginkortasunaren onurak eta garrantzia jorratuko dira. Parte-hartzaileek beren enpresetako energia-kontsumoa murrizteko ekintzak identifikatzen ikasiko dute eta jatorri berriztagarriak erabiliz autohornikuntzarako teknologiak ezagutuko dituzte. Saio honetako gai nagusiak honako hauek dira:

  • Energia eraginkortasuna: Oinarrizko kontzeptuak, energia-plan baten garrantzia; garapena eta nola ezarri.
  • Hobekuntza energetikoak: Energia-eraginkortasuna hobetzeko estrategiak eta praktikak.
  • Zer da energia-aurrezkiaren ziurtagiri bat eta zergatik izan daiteke onuragarria niretzat?
  • Energia berriztagarriak guztien eskura:
    • Teknologia berriztagarri motak, ezaugarriak eta eskuragarritasuna.
  • Energia komunitateen sarrera eta ezarpena
  • Praktika onak:
    • Energia-eraginkortasunaren eta praktika onen bidez energia-kontsumoaren murrizketa irudikatzen duen kasu arrakastatsu baten aurkezpena.

Enpresentzako funtsezko gida: Energia alorreko legeak eta hauek betetzeko tresnak. 

Urriaren 16an, asteazkena, 10:00etan.

Bigarren saio hau, parte-hartzaileek indarrean dauden energia-arauak eta horiek beren enpresei nola eragin diezaieketen ulertzeko diseinatu da. Arau horiek betetzea erraztuko duten tresna praktikoak eskainiko dira eta jorratuko diren gaiak honako hauek dira:

  • Urola Kostako Udal Elkartearen energia planaren eta etorkizuneko helburuen azterketa.
  • Indarrean dauden araudiak eta betebeharrak ezagutu.
  • Dirulaguntzak.
  • Araudia betetzeko tresnak.
    • Karbono aztarnaren kalkulurako orrialdeak.
    • Kontsumo elektrikoa ikusarazteko plataformak.
    • Kontsumoak monitorizatzen dituzten enpresen adibideak, plataforman sartzeko eta ikusteko aukera zuzena.

Ez galdu zure enpresaren lehiakortasuna hobetzeko doako formakuntza-aukerak! Saioak praktikoak eta didaktikoak izango dira, energia-eraginkortasunari eta energia berriztagarriei buruzko ikaskuntzak arlo eta sektore guztietako profesionalei heltzeko diseinatu dira, kostuak murriztu, araudia bete eta etorkizun jasangarriagoa lortzen laguntzeko. Formakuntza hauek kudeaketa energetiko eraginkor eta errentagarri baterako lehen urratsa dira.

Informazio gehiago eta izen-emateak egiteko, jarri gurekin harremanetan: energia@urolakosta.eus edo 943 89 08 08 telefonoaren bitartez

1