Eduki publikatzailea

Enplegu arloan eskualdeko ikuspegi, erronka eta desafioak ezagutzeko galdetegia luzatu die Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko eragileei, enpresei, erakundeei zein biztanleei

Galdetegia Udal Elkarteko webgunearen hasiera orrian dago eskuragarri eta maiatzaren erdialderaino erantzun daiteke enpleguaren arloko iritzi eta proposamenak Udal Elkarteari helarazteko. Galdetegiaren helburua da Urola Kostako eskualdeak, oro har, enpleguaren inguruan dituen iritzi zein beharrak jasotzea, guztienak uztartuz, ikuspegi orokor eta osoagoa lortzeaz gain, enpleguaren etorkizuneko ibilbide orria definitu eta marrazteko.

2024·05·14


Urola Kostako Udal Elkartea, enpleguarekiko apustu irmoan, datozen urteetan enplegu arloan landu beharreko ekintzak zeintzuk izango diren definitzeko hausnarketa prozesuan murgilduta dago.

Prozesu horren baitan helburu du eskualdeko ikuspuntu desberdinak batzea eta eskualdean dauden beharrak edota ideiak uztartuz, ikuspegi orokor eta osoago bat lortzea, etorkizun aberatsago bat bermatzeko. Horri lotuta, dagoeneko hasia da partaidetza prozesua eskualdeko hainbat eragilerekin, baina bilera horietara bertaratzeko aukerarik izan ez dutenentzat galdetegia prestatu du, enpleguaren arloan dauden ikuspegi, erronka eta desafioak ezagutzeko.

Galdetegia udal webguneko hasiera orrian dago eskuragarri eta bertan erantzun ahal izango da, maiatzaren erdialdera bitarte. Galdetegiaren funtsa da enpleguaren alorreko ikuspegi eta iritzi desberdinak batzea, baita dauden behar nagusiak identifikatzea, guztien ideia, proposamen eta hausnarketak batuz, Urola Kostako etorkizuneko enpleguaren ibilbide orria definitu eta marrazteko.

Informazio gehiagorako

Olaia Sainz eta Vanesa Garcia

Email: lanpoltsa@urolakosta.eus

Telf.: 943 89 08 08