Eduki publikatzailea

Atzealdea EnpleGU: zaintza arloko laneratze ibilbide berria

• Gizarte eta lan-aukerak hobetzeko tresnak eskainiko ditu EnpleGUk, zaintza alorreko prestakuntzaren bitartez • Lanbide ziurtagiria, euskarako ikastaroa eta akonpainamendua izango dute, besteak beste, parte hartzen dutenek

2026·02·09


Urola Kosta Udal Elkarteak, Garapen Agentzien Euskal Elkartearen lankidetzarekin, EnpleGU egitasmoa jarriko du martxan. Helburua da funtsezko trebetasun eta gaitasun profesionalak garatzea zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen gizarteratze eta laneratzea errazteko. Horretarako Europar Batasunaren kofinantzazioa jaso du.

Zaintzak duen garrantzia soziala eta lan eskaria kontuan izanda, arlo honetako prestakuntza teknikoa eskainiko da, parte hartzaileen laneratzea erraztu eta  eskualdeko gizarte beharrei erantzuteko.

Otsailean hasi eta urrira bitarte egongo dira hartzaileak ibilbidean; eta izena eman nahi dutenek badute jada horretarako aukera. 

EnpleGU egitasmoaren baitan landuko da:

  • Lanbide Ziurtagiria: SSCS0208 - Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta (LAP 30 ordu + prestakuntza 450 ordu + praktikak 80 ordu)
  • Euskarako prestakuntza: eskualdearen izaera kontuan izanik eta jendaurrekoa arreta denez, euskara sustatzea indartu nahi da. (20 ordu)
  • Zeharkako gaitasunak lantzeko prestakuntza (40 ordu)
  • Akonpainamendua: Gaitasun pertsonal eta profesionalak lantzeko. ​​​​​​​​​​​​​​

Informazio gehiagorako edota izena emateko:

lanpoltsa@urolakosta.eus helbidean edo 943 89 08 08 telefonoan.