Eduki publikatzailea
Atzealdea Enpresa ideia aztertu eta enpresa berriak sortzeko tutoretzarako, Lanbideko ekintzaileentzako diru-laguntzen eskaera epea ireki da
2021·04·26
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin, programa ireki du bere enpresa ideia landu edo/eta sortu nahi duten ekintzaileentzat.
Maiatzaren 19an hasi eta 3 hilabeteko iraupena duen programa honen bitartez, astean behin ekintzaileak aukera izango du taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez bere enpresa ideia landu eta enpresa sortzeko. Era berean, prozesuan parte hartzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango du.
Bi dirulaguntza mota daude:
- Enpresa ideia aztertzeko dirulaguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
- Enpresa berria sortu eta alta emateko dirulaguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
Epeak eta eskabideak
Sustatzaileek apirilaren 26tik maiatzaren 13ra arteko epea (eguerdiko 12:00ak arte) izango dute enpresa jarduera berriak edota beren enpresa-ideia berriak aurkezteko.
Eskaerak aurkeztuko dira; Urola Kosta Udal Elkartean bertan, edota Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bidez.
Eskabidea: ideia berriak
Ideia berriak lantzeko laguntza eskatzeko eskabidea.
Eskabidea: jarduera berriak
Jarduera berria martxan jartzeko laguntza eskatzeko eskabidea.
Eskabide orriez gain, informazio gehigarria hemen: (Lanbideren programa azpiatalean)
Baldintzak:
- Eskualdean erroldatua egotea
- Aurreko urtean IAEn altan emanda ez egotea
- Langabezian inskribatuta egotea
- Aurreko urteetan gai bererako diru-laguntzarik ez jaso izana
- Esklusiboki prozesuan egotea (edo %30eko lanaldi baina gutxiagoa izatea)
Informazio gehiago:
Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapeneko Zerbitzua (Maider eta Johanna)
- Tel. 943890808
- enpresasustapen@urolakosta.eus