Eduki publikatzailea

Enpresa ideia aztertzeko eta enpresa berriak garatzeko, Lanbideren dirulaguntzen programa eskaera epea ireki da

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin, programa ireki du bere enpresa ideia landu edo/eta sortu nahi duten ekintzaileentzat

2023·10·11


Azaroaren 10ean eta 3 hilabeteko iraupena duen programa honen bitartez, astean behin ekintzaileak aukera izango du taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez bere enpresa ideia landu eta enpresa sortzeko. Era berean, prozesuan parte hartzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango du.

Bi dirulaguntza mota daude:

1. Enpresa ideia aztertzeko dirulaguntzak sustatzaileentzat: 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.

2. Enpresa berria sortu eta alta emateko dirulaguntzak: 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.

Epeak eta eskabideak

Sustatzaileek azaroaren 3 arte izango dute enpresa ideia berriak aurkezteko eta azaroaren 20 arte jarduera berriak aurkezteko. Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean bertan, edota Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira:

Ekintzaileen betebeharrak

  • Eskualdean erroldatua egotea
  • Aurreko urtean altan emanda ez egotea ez Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere
  • Langabe izatea eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea
  • Negozio proiektu bat garatzeko ideia bat izatea
  • Aurreko urteetan gai bererako dirulaguntzarik ez jaso izana
  •  Esklusiboki prozesuan egotea (edo %30eko lanaldia baino gutxiagoa izatea)

Argibideak eta informazio gehiago

Informazio eta eskabideak orriak eskuratzeko: Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzua (Johanna)

  • 943890808
  • jpino@urolakosta.eus