Eduki publikatzailea

Enpresa kudeaketari buruzko 10 prestakuntza tailer eskainiko ditu Udal Elkarteak, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratuta

Guztira 10 prestakuntza tailer eskainiko dira martxotik ekainera bitartean. Tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira, Udal Elkartean bertan eta saio guztietan edo intereseko saio zehatzetan eman daiteke izena.

2023·02·22


Enpresa kudeaketari buruzko tailerrak antolatu ditu Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuak EKITEN IKASGUNE ekimenaren baitan. Martxotik ekainera bitartean, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako aurrez aurreko 10 prestakuntza tailer egingo dira.

Ekimenaren helburua da ekintzaile nahiz enpresariei beren enpresa-ideiari edota enpresari buruzko hausnarketa sustatzea, eta kudeaketa eraginkorrago bat lortzeko hainbat erreminta eskaintzea.

Hauxe da prestakuntza tailerren eskaintza:

  • 2023/03/14: Ekitean jakin beharrekoak

Ekintzaileek enpresa bat martxan jartzeko prozesuan kontuan hartu beharrekoak. Halaber, zein laguntzak eduki ditzaketen, eta zein baldintzak bete behar diren.

  • 2023/03/21: Negozio plana

Enpresa bat martxan jartzerakoan negozio plan bat egiteak duen garrantzia ,eta bertan aztertu beharrekoak.

  • 2023/03/28: Jardueraren antolakuntza

Enpresaren kudeaketa on bat egiteko, ezinbestekoa den denboraren kudeaketa landuko da.

  • 2023/04/18: Merkatu azterketa

Ekintzaileak bere enpresa merkatuan beste batzuekin lehiatu behar du, eta bere bezero potentzialek, merkatuan beste aukera batzuk dituzte. Horien aurrean enpresa nola kokatuko den hausnartuko da.

  • 2023/04/25: Marketin plana

Komunikazioak produktuak/zerbitzuak merkatuan aurkezteko duen garrantzia. Horretarako baliabide desberdinak aztertu, eta bakoitzak, bere negozio eredurako egokiena aukeratzeko lanketa.

  • 2023/05/02: Plan komertziala

Salmenten garrantzia proiektu bat aurrera ateratzeko. Ekintzailearen ardura horiek lortu ahal izateko. Horretarako plangintza landuko da.

  • 2023/05/09: Enpresaren kudeaketa ekonomikoa

Kudeaketa ekonomikoak eta horren jarraipenak duen garrantzia. Ekintzaile bakoitzak bere negozioaren zenbakiak ulertu eta kudeatzea.

  • 2023/05/23: Forma juridikoak eta eratzeko izapideak

Ekiteko era juridiko ezberdinak eta enpresa abian jartzeko egin beharreko izapideak landuko dira.

  • 2023/05/30: Zerga arloa

Enpresa bat martxan jartzeak dakartzan zerga betebeharrak: Ticket Bai, PFEZ, BEZ.

  • 2023/06/06: Lan arloa. Langileen autonomoen erregimen berezia

Langile autonomo izateak zein ezaugarri dituen: Kotizazioa, prestazioak … Langile baten eta autonomo baten desberdintasunak.

Izen-ematea

Prestakuntza tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira: Udal Elkartearen egoitza nagusian, goizez, 09:30etik 13:30era. Saio guztietan edota intereseko saio zehatzetan eman daiteke izena.

Horretarako ondorengo galdetegia bete behar da. Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.

Argibideak eta informazio gehigarria

Ekimenaren inguruko informazio guztia Udal Elkartearen webgunean dago ikusgai, esteka honetan.

Hala eta guztiz ere, informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)

  • • Tel. 943 890808
  • • harrera@urolakosta.eus