Berriak
Atzealdea

Enpresa kudeaketari buruzko 7 prestakuntza tailer eskainiko ditu Udal Elkarteak

Apiriletik ekainera bitartean, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako aurrez aurreko 7 prestakuntza tailer egingo dira

2022·03·14


Enpresa kudeaketari buruzko tailerrak antolatu ditu Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuak EKITEN IKASGUNE ekimenaren baitan. Apiriletik ekainera bitartean, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako aurrez aurreko 7 prestakuntza tailer egingo dira. Saio guztietan edota  intereseko saio zehatzetan eman daiteke izena.

Ekimenaren helburu nagusia da ekintzaile nahiz enpresariei beren enpresa-ideiari edota enpresari buruzko  hausnarketa sustatzea, eta kudeaketa eraginkorrago bat lortzeko hainbat erreminta eskaintzea. Prestakuntza tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira: Udal Elkartearen egoitza nagusian, goizez, 09:30etik 13:30era. Hauxe da prestakuntza tailerren eskaintza:

APIRILEAN

  • 2022/04/04: Negozio plana; jardueraren antolaketa.
  • 2022/04/05: Jardueraren kudeaketarako eta kontrol ekonomikorako erremintak.  
  • 2022/04/06: Forma juridikoak eta eratzeko izapidetzak.
  • 2022/04/07: Lan arloa. Autonomoen erregimen berezia.
  • 2022/04/08: Zerga-kudeaketa.

MAIATZEAN

  • 2022/05/03: TicketBait eta izapidetza elektronikoa. Kudeaketa elektronikoa administrazio publikoarekin.

EKAINEAN

  • 2021/06/07: Salmenten kudeaketa. Plan komertziala.

Informazio guztia hemen

Argibideak eta izen-ematea:

Tailerretan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko. Informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)

  • Tel. 943 890808
  • harrera@urolakosta.eus