Eduki publikatzailea

Atzealdea Enpresa txikien finantza kudeaketan oinarritutako tailerra antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

3 eguneko prestakuntza programa izango da, 3 saiotan banatuta eskainiko dena: ekainaren 4an lehena, 11n bigarrena eta 18an hirugarrena. Saio guztiak 9:30-12:30 bitartean eskainiko dira, Udal Elkartearen egoitzan. Interesdunek ekainaren 2a bitarte izango dute izena emateko aukera, enpresasustapena@urolakosta.eus helbidera idatziz.

2024·05·28


Finantza-kudeaketa eza da enpresen porrota eragiten duten arrazoi nagusietako bat, aukera estrategikoak galtzen direlako eta une egokian erabaki zuzenak hartzen ez direlako.

Hori aintzat hartuta eta eskualdeko enpresa ehuna sendotu eta bultzatzeko konpromisoan, Urola Kostako Udal Elkarteak finantza kudeaketan oinarritutako tailerra antolatu du, enpresa txikiei zuzenduta. Tailerra 3 egunekoa izango da, ekainaren 4an, 11n eta 18an eskainiko dena. Saio bakoitzak 3 orduko iraupena izango du eta 9:30-12:30 bitartean eskainiko dira, Udal Elkarteko egoitzan.

Enpresa txiki eta ekintzaileei zuzenduta

Tailerra finantza-kudeaketan ezagutza eta trebetasunak hobetu nahi dituzten enpresa txikien jabe eta kudeatzaileei zuzenduta dago. Helburua da enpresa txikien finantza-kudeaketaren profesionalizazioa erraztea, horretarako, parte-hartzaileei kontabilitate-dokumentuak hobeto ulertzen, epe labur eta ertainean finantza-plangintza egiten eta finantzaketa modu eraginkorrean lortzen lagunduz.

Hala, prestakuntza-programaren helburu nagusia da enpresa txikien finantza-kudeaketa hobetzea da, eta horretarako funtsezko hiru arlo jorratuko dira:

  1. Finantza kudeaketa profesionalizatzea: Parte-hartzaileek oinarrizko kontabilitate-dokumentuak interpretatzen ikasiko dute, hala nola PyG (Galerak eta Irabaziak) eta Balantzea, eta finantza-kudeaketak enpresa-arrakastarako duen garrantzia ulertuko dute.
  2. Finantza proiekzioen trebatzea: Finantza-plangintza egokia egiten, marjina gordina eta errentagarritasun-atala  aztertzen eta plangintza ekonomiko-finantzariorako aplikazio informatikoak erabiltzen irakatsiko zaie parte hartzaileei.
  3. Finantzaketa lortzeko estrategiak: Eskura dauden finantzaketa-tresna nagusiak ezagutuko dira, baita finantzaketa eskatzeko, prestatzeko eta negozio-plan sinesgarri bat egiteko modua ere.

Finantza-analisia eta plangintza errazteko, parte-hartzaile bakoitzari Finamiken lizentzia bat emango zaio. Finamiken enpresa baten ekonomia eta finantza-plana modu arin, intuitibo eta profesionalean sortzeko eta aztertzeko aukera ematen duen online software bat da.

Kasuaren azterketan oinarritutako metodología

Tailerraren metodologia "Kasuaren Metodologian (MdC)" oinarritzen da. Ikasteko teknika aktiboa da, eta benetako egoerei aurre egiteko, erabakiak hartzeko eta oinarritutako iritziak emateko aukera ematen die parte-hartzaileei. Teknika hau parte-hartzaileek enpresa-arazo zehatzei irtenbideak aurkitzeko jarraitutako prozesuan zentratzen da, informazioaren kudeaketa eta erabakien ebaluazioa bezalako gaitasunak garatuz.

Tailerra Unai Manso Innobideko finantza kudeaketako aholkulariak emango du. Mansok esperientzia zabala du ekintzaileei, startupei eta enpresa txikiei zuzendutako finantza-prestakuntza eta -aholkularitza eskaintzen, eta horrek, kalitatezko prestakuntza jasotzea bermatuko die parte-hartzaileei.

Izen-ematea

Interesdunek ekainaren 2a bitarte eman ahal izango dute izena enpresasustapena@urolakosta.eus helbidera idatziz.

Informazio gehiagorako

Enpresa Sustapen Zerbitzua

  • 943 89 08 08
  • enpresasustapena@urolakosta.eus

Tailerraren egitarau osoa

I.saioa | Ekainak 4 | Finantza-kudeaketa profesionalizatzea

Saio honetan, kontabilitate-dokumentuak ulertzen lagunduko zaie parte-hartzaileei, finantza-erabaki informatuagoak hartu ahal izan ditzaten.

    • Finantzaz kanpoko kontabilitaterako sarrera.
    • Oinarrizko kontabilitate-dokumentuak interpretatzea (PyG, balantzea).
    • Finantza-kudeaketaren garrantzia enpresa-arrakastarako.

II.saioa | Ekainak 11 | Finantza proiekzioetan trebatzea

Bertaratutakoei finantzak epe labur eta ertainean behar bezala proiektatzeko eta planifikatzeko trebetasunak garatzen lagunduko zaie.

    • Finantza-plangintza egiteko beharrezko datuak
    • Azterketa operatiboa (marjina gordina, errentagarritasun-atalasea negozio-lerroen arabera, etab.)
    • Aginte-taula eta ratio ekonomiko eta finantzario nagusiak
    • Finantza-egoeren azterketa eta konparazioa
    • Plangintza ekonomiko-finantzarioa egiteko informatika-aplikazioak erabiltzea

III.saioa | Ekainak 18 | Finantzaketa lortzeko estrategiak ikastea

Enpresa txikientzako finantzaketa-tresna nagusiak eta, horien abantailak eta eragozpenak ezagutzea eta finantzaketa-prozesu bati nola aurre egin ikastea izango dira azken saioaren helburuak.

    • Enpresa txikientzat eskuragarri dauden finantzaketa-tresnak: factoring, kreditu-lerroen confirming, epe luzerako maileguak, etab. Mota bakoitzaren abantailak eta eragozpenak.
    • Nola prestatu finantzaketa eskatzeko. Zenbat diru behar den eta zertarako erabiliko den kalkulatzea.
    • Finantzaketa eskatzeko beharrezko dokumentazioa. Negozio-plan sinesgarri bat nola egin.
    • Finantzaketa-prozesu bati aurre egiteko estrategiak.