Eduki publikatzailea

Enpresen lehiakortasuna hobetzeko aurrez-aurreko jardunaldia eskainiko du Udal Elkarteak “ETE Digitala Urola Kostan” laguntza ekimenaren baitan

Saioa urtarrilaren 11n izango da, goizeko 9:30etik 11:00etara eta helburu du eskualdeko enpresa txiki eta ertainei datuen kudeaketa aurreratuaren esparruan urratsak ematera animatzea.

2023·01·03


Digitalizazioa funtsezko alorra bilakatu da enpresen eraldaketarako. Digitalizazio prozesu horretan, baina, ezinbestekoa da datuen kudeaketa integral egoki bat izatea enpresen eraginkortasuna eta lehiakortasuna bermatzeko.

Horretarako, Udal Elkarteak “ETE digitala Urola Kostan” egitasmoa jarri du martxan, eskualdeko enpresa ertain zein txikiei beren Industria 4.0 ibilbidea eraikitzeko laguntza eskaini eta digitalizazioaren alorrean urrats berriak eman ditzaten.

Eta hain zuzen ekimen horren baitan, eskualdeko enpresei zuzendutako aurrez aurreko jardunaldi bat antolatu du, enpresa txiki eta ertainei datuen kudeaketa aurreratuaren esparruan urratsak ematera animatzeko (produkzioa, salmentak, datu ekonomiko-finantzarioak…). Datuen kudeaketa eta lehiakortasuna bat eginez

Datuen kudeaketa eta lehiakortasuna bat eginez

Aurrez aurreko jardunaldia urtarrilaren 11n egingo da Udal Elkartean eta horren baitan, enpresa parte-hartzaileei datuen kudeaketa egoki batek enpresei lehiakorragoak izaten nola lagun diezaiekeen azaltzeko erabilera kasuak, erabakitzeko era estrategikoak eta aplikazio adibideak aurkeztuko zaizkie, beti ere enpresen kostuak murriztuz, diru-sarrerak handituz eta prozesuak optimizatuz.

Proiektu hau 100% finantziatuta dago eskualdeko enpresentzako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Gipuzkoa digitala. ETE digitala” hitzarmenaren 2022ko deialdiaren baitan. Datuen kudeaketaren esparruan Udal Elkarteak aurreikusitako jardunaldien lehena izango da. Etorkizunean, beste hainbat saio egitea da asmoa.

Saio horien guztien helburua izango da arlo honetan lehen urratsak ematea ahalbidetuko duen proiektuaren ideiak identifikatzen laguntzea: industria prozesu adimentsuak, zerbitzu zein plangintza adimentsuak, logistika aurreratua…Modu horretara, ideia posibleak identifikatzea, enpresaren diagnostikoa egitea, proposamena garatzeko ibilbide-orria diseinatzea eta inplementazioaren lehen urratsetan laguntzea dira egitasmoaren xedea.

Lehen jardunaldiaren gai-zerrenda ondorengoa da:

  • Ongietorria enpresa parte-hartzaileei
  • Testuingurua eta esparru programak: Gipuzkoa digitala, ETE DIGITALA UROLA KOSTAN, Datekin,...
  • Datuen kudeaketaren garrantzia
  • Nor da nor, datuen kudeaketaren esparruan
  • Kasu praktikoak eta erakunde baten barruko hainbat sektore eta eremutan aplikatzeko adibideak.
  • Galderak

Izena-ematea eta argibideak

Jardunaldia urtarrilaren 11n izango da, goizeko 09:30etik 11:00etara eta parte-hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea galdetegi hau beteaz. Galdetegi horretan, empresa parte-hartzaileak zein fasetan dauden eta zein premia dituzten jasoko da, jardunaldia xehetasun horietara egokitzeko.

Izena emateko azken eguna: urtarrilaren 9a

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako zerbitzua (Aintzane Ruesgas)

  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus