Berriak
Atzealdea

Eskualdeko 7 enpresek jaso dute Hazinnova saria

SPRI taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programaren 1.edizioan parte hartu ondoren, berritzaileak direla egiaztatzen duen ziurtagiria jaso dute eskualdeko 7 enpresek.

2021·10·25


SPRI taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programaren 1.edizioan parte hartu ondoren, berritzaileak direla egiaztatzen duen ziurtagiria jaso dute eskualdeko 7 enpresek.  

Doako aholkularitza eta laguntza zerbitzua da HAZINNOVA; funtsean, lana antolatzeko modu berriak edo enpresetako produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzeko bidelaguntza zerbitzu bat. Aholkularitza ez-teknologikoa da, eta enpresetako lana hobeto antolatzeaz gain, produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzea ere badu helburu.

Guztira, 342 enpresak parte hartu dute SPRI taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programaren lehen edizioan. Horiek guztietatik, hauek dira ziurtagiria jaso duten eskualdeko enpresak:

  • LOMBOK DESIGN S.L.
  • Grupo de Compras Ederto AIE S.C.
  • Enrique Keller S.A.
  • Talleres Argote S.A.
  • Maisor Kontserbak S.L.
  • Talai Berri S.L.
  • Aroa S.C.

Zabalik da ekimenaren 2.edizioan parte hartzeko izen-ematea, abenduaren 2ra arte. Zerbitzua %100ean diruz lagunduta dago eta 50 orduko aholkularitza teknikoa eskainiko da 10 langile baino gehiagoko ETE-entzat.

Argibideak eta izena emateko

Enpresentzako Zerbitzuak, (Aintzane Ruesgas)

  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus