Eduki publikatzailea
Atzealdea Eskualdeko enpresek langabeak kontratatzeko dirulaguntza deialdia zabaldu du Urola Kostako Udal Elkarteak
2024·01·08
Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntza deialdia egin du eskualdeko enpresei zuzenduta, (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia), langabezian dauden pertsonak kontrata ditzaten. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuta, 224.905 euro emango dira dirulaguntzatan, eskualdean enplegua sustatzen jarraitzeko.
Izan ere, Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko garapen sozioekonomikoa sustatzea du helburu eta hain zuzen horri jarraiki eta besteak beste, enplegua lortzeko pertsonen aukerak hobetzeko eta enpresen lehiakortasunaren aldeko ekintzak bideratzeko laguntza lerro hau eskaintzen du.
Hori horrela, dirulaguntza deialdiak helburu bikoitza du: enpresei langileak kontratatzeko gastuei aurre egiten laguntzea, batetik eta enplegu-politika aktiboak indartzea, bestetik, eskualdeko langabeen kontratazioa errazteko.
Esan bezala, deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatua da eta Urola Kostako Udal Elkarteak kudeatuko du. Deialdia, halaber, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ‘2023ko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen’ barruan kokatzen da.
Dirulaguntza deialdian, lehentasuna izango dute emakumeak kontratatzen dituzten eskabideek, izan ere, gutxienez 17 diru laguntza gordeko baitira emakumeak kontratatzen dituzten eskabideentzat.
Eskaerak egiteko epe muga 2024ko urtarrilaren 31 izango da eta telematikoki egin beharko dira, Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bitartez.
Deialdiaren inguruko informazioa eta oinarrien xehetasunak hemen daude eskuragarri.
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa zerbitzua
- Tel. 943890808
- harrera@urolakosta.eus