Eduki publikatzailea

Atzealdea Eskualdeko enpresen ondorengotzari lotuta hiru formakuntza tailer eskainiko dira iraila eta urrian zehar

Enpresen iraunkortasuna: etorkizunari begiratzeko funtsezko palankak' programaren baitan, kudeaketa estrategikoa, pertsonen partaidetza eta jabego aldaketa hizpide izango dituzten formakuntza tailerrak eskainiko dira. Parte-hartzea irekia izango da eta interesa duen orok parte hartu ahal izango du aurrez izena emanda esteka honetan.

2023·09·01


Epe ertain zein luzera eskualdeko enpresen ondorengotza bermatzeko bidean, Urola Kostako Udal Elkarteak laguntza eskaini nahi die eskualdean errotuta dauden negozioei.

Horretarako hain zuzen martxan du ‘Enpresen iraunkortasuna: etorkizunera begiratzeko funtsezko palankak’ programa, enpresen beharren detekzio goiztiarra egin eta, modu horretara, Urola Kostako enpresen jarraipena epe ertain eta luzera bermatzeko eta horrekin batera, etorkizunera begira horien iraunkortasuna, lehiakortasuna eta garapena ere bermatzeko.

Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatzen du, Eskualdeak 2022 programaren baitan.

Formakuntza tailerrak iraila eta urrian

Hori horrela, programa honen baitan hiru formakuntza tailer antolatu ditu Udal Elkarteak. Tailer horiek kudeaketa estrategikoa, pertsonen partaidetza eta jabego aldaketa izango dituzte hizpide eta iraila eta urria bitartean garatuko dira.

1. Kudeaketa estrategikoa: Mundu dinamiko batean jarraitutasuna bermatzea

Ikastaro hau irailaren 20an eskainiko da 9:30-11:30 bitartean, Urola Kostako Udal Elkartean, Eider Amenabar eta Marina Etxeberria enpresen estrategia aholkularien gidaritzapean.

Prestakuntzaren helburua da kudeaketa estrategikoak enpresetan duen garrantzia aztertzea, gaur egungo inguruneetan enpresen iraunkortasuna bermatzeko funtsezko elementu gisa:

  • Enpresa-inguruneen aldakortasuna ulertzea
  • Kudeaketa-eredu berrien garrantzia
  • Kontuan hartu beharreko funtsezko aldagaiak (prebentzio neurriak, malgutasuna eta berrikuntza sustatzea, etab.)
  • Gobernantza eta lidergo erresilienteak
  • Aplika daitezkeen tresna nagusiak

2. Pertsonen partaidetza: talentuaren kudeaketaren garrantzia gaur egungo erakundeetan

Bigarren ikastaro hau pertsonen aholkularitza arloko ieTeam Gipuzkoa-ko arduraduna den Rokso Zanyk adituak eskainiko du irailaren 27an, hau ere 0:30-11:30 bitartean, Urola Kostako Udal Elkartean.

Saio honetan, parte-hartzaileek konpromiso eta ahalduntze kultura bat sortzen eta erronkei aurre egiteko eta etengabe aldatzen ari den enpresa munduan helburuak lortzeko enplegatuak aliatu estrategiko nola bihurtu ikasiko dute.

Prestakuntzaren helburuak:

  • Euskadiko talentuaren egoera ulertzea eta enpresen alderdi estrategiko bihurtzearen zergatia
  • Langileen parte-hartzearen eta inplikazioaren garrantzia ulertzea
  • Taldearen leialtasuna sustatzeko tresnak: konfiantza kultura, lidergo parte-hartzailea, garapen profesionala bultzatzea, konpentsazioaren kudeaketa eta abar.

3. Jabego aldaketa: jabetza aldaketen ikuspegi orokorra eta kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak

Azken tailerra izango da hau, urriaren 4an, aurreko bien ordu eta leku berean. Kasu honetan, ondorengontzan aditua den abokatu batek eskainiko du tailerra. Prestakuntzaren helburuak izango dira:

  • Jabetza-aldaketen motak ulertu: bat-egiteak, eskuratzeak, familia-oinordetzak, salmentak eta gehiago.
  • Trantsizio arrakastatsu baterako funtsezko faktoreak identifikatzea: enpresaren jarraitutasunean eragina duten elementu kritikoak aztertuko dira.
  • Enpresaren finantza-ebaluazioa eta balorazioa: finantza ebaluazio egokia egiten ikasiko dute, eta enpresa ekitatiboki baloratzen jabetzaz aldatzen denean.

Izen-ematea

Tailerrak irekiak izango dira, hau da, interesa duen orok parte har dezake. Horretarako, baina, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea ondorengo esteka hau beteaz.

Argibideak eta informazio gehiago

Urola Kosta Udal Elkartea

Enpresa zerbitzua

  • enpresa@urolakosta.eus
  • 943 89 08 08