Eduki publikatzailea
Atzealdea Eskualdeko enpresentzat zibersegurtasunari buruzko jardunaldia egongo da martxoaren 23an
2026·03·03

Urola Kostako Udal Elkarteak, ZIUR-ekin (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa) lankidetzan, eskualdeko enpresetako IT arduradunei zuzendutako lansaioa antolatu du: "Zibersegurtasuneko araudiak eta ziurtagiriak: zeintzuk kontuan hartzen ditugun eta nola aplikatu" saioan parte hartzeko aukera izango dute, beraz, OT eta IT arduradunek.
Jardunaldian zibersegurtasunaren arloan dauden legezko betebehar eta ziurtagiri ezberdinak ezagutuko dituzte; eta horrez gain, benetako ezarpen-prozesuei buruzko esperientziak partekatzeko aukera ere izango da: ISO 27001, NIS2 eta ENS*.
Lanaldi honen helburua da, zibersegurtasunean egon daitezkeen joera teknologiko berriak ezagutarazteaz gain, eskualdeko enpresek arlo honetan garatzen ari diren ezagutzak, proiektuak eta jardunbide egokiak partekatzea.
Saioa martxoaren 23an izango da, 09:15etik 11:15era, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitza nagusian (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
Ezagutza eta parte hartzea helburu
Eskualdeko enpresek zibersegurtasunaren arloan dituzten legezko betebeharrak ezagutzea izango da saioak erdietsi nahi duen helburuetako bat. Horrez gain, partehartzaileek lortuko dute:
- Araudi eta ziurtagiri ezberdinen arteko desberdintasunak ulertzea.
- Eskualdeko industria-enpresa ezberdinen benetako esperientziak ezagutzea.
- Parte hartzen duten enpresen artean esperientziak partekatzea.
EGITARAUA
09:15 – 09:20 Parte-hartzaileei ongietorria.
09:20 – 09:55 Industria-enpresa baten betebeharrak zibersegurtasunaren arloan: NIS2* araudia, ENS* eta ISO 27001 ziurtagiria.
09:55 – 10:25 Europan konektatutako produktu digitalak merkaturatzeko etorkizuneko betebeharrak: CRA*.
10:25 – 10:40 SPRIren eta GFAren dirulaguntzak zibersegurtasun arloko proiektuak abian jartzeko.
10:40 – 10:55 ZIUR-ek konektatutako produktu industrialek Europako zibersegurtasun araudia betetzeko abian jarri duen azelerazio-programaren aurkezpena.
10:55 – 11:10 Eztabaida irekia eta esperientzien elkartrukea.
11:10 – 11:15 Jardunaldiaren itxiera.
*NIS2 (Network and Information System Directive 2), ENS (Esquema Nacional de Seguridad), CRA (Cyber Resilience Act).
IZENA EMATEKO:
- Mezu elektroniko bat bidalita: enpresa@urolakosta.eus
- Telefonoz deituta: 943890808