Berriak
Atzealdea

Eskualdeko gastronomiaz gozatzeko, 12 esperientzia aukeran

Iazko etenaldiaren ondoren, Kosta Gastronomika ekimenaren baitako 12 esperientzia gastronomiko eskainiko dira aurten; den-denak, Covid-19aren aurkako protokoloetara egokituta

2021·07·30


Zer da Kosta Gastronomika?

Kosta Gastronomikaren eskaintza gure eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da, mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta.  Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, PARRILLA, eta herri bakoitzak berea: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek merkatua, Aiak gazta eta Zumaiak Flyscheko olagarroa.

12 esperientzia aukeran

Bisita libreetan izan ezik, gainerako guztietan aurrez erreserba egitea beharrezkoa da esperientzia gastronomikoez gozatzeko. Gainera, euskarazko eta gaztelerazko eskaintzaz gain, esperientzia horietako batzuk ingelesez nahiz frantsesez bizitzeko aukera izango da. Esperientzia guztiak une oro partaide guztien osasuna eta segurtasuna bermatuz eskainiko dira.

  • Zumaia: Flyscheko olagarroa

Geoparkeko kostaldean barrena, flyscheko olagarroa harrapatzeko antzinako arrantza-teknikak eta sukaldaritza-tradizioa ezagutu eta pintxo eder bat eta txakolina dastatzeko esperientzia paregabea. Kontsultatu datak. Prezioa: 15€.

  • Zumaia: Euskararen enigma

Ezagutu Europako kulturarik zaharrenetariko bat; garai bateko arraina saltzeko aretoa eta dastatu pintxo bat elkarte gastronomiko batean. Kontsultatu datak. Prezioa: 15€.

  • Zumaia: Euskal baserriaren sekretuak (Berria)

Nolakoa da eguneroko bizimodua euskal baserri batean? Ezagutu bertatik- bertara baserriko bizilagun eta animalien egunerokotasuna. Sagardo eta gazta dastatzeko aukera eskainiko da. Larunbatetan, 11:30ean. Prezioa: 10€.

  • Getaria: Getariako txakolina (ingelesez egiteko aukera)

Getariako upeltegia eta mahastiak ikusi eta beren eguneroko jarduna ezagutzeko esperientzia berezia eta gertukoa. Eta, nola ez, baita pintxoak dastatu eta txakolina edateko ere. Asteartetik larunbatera 11:30ean. Prezioa: 18€

  • Zarautz: Merkatua (bisita librea)

Gomendagarria den bisita, eguneroko merkatura: bertako produktu bikainak, garaian garaikoak, okela, arraina, kontserbak, gazta… Gozamen hutsa.

Bisita librea urte osoan zehar, merkatuaren ordutegian (igande eta jaiegunetan itxita).

  • Zarautz: Txakolinaren txinparta familian (ingelesez egiteko aukera)

Familiei zuzenduriko bisita honetan txakolinaren sekretu guztiak ezagutuko ditugu Tumatxa komikia bidelagun harturik eta bertako produktu eta txakolin dastaketa barne. Uztaila eta abuztuan asteazkenean 11:00etan. Prezioa: 15€ eta haurrek 6€ (12 urte arte)

  • Aia: natura eta kalitaterik oneneko gaztak (bisita librea)

Aiak baldintza eta ezaugarri onenak ditu kalitaterik oneneko gaztak egiteko, behi, ahuntz nahiz ardi gaztak. Eskuratu zure gazta! Kontsultatu telefonoak: https://kostaldea.eu/gastronomia/esperientzia-gastronomikoak/

  • Aia: Bertako produktu gastronomikoen salerosketa txokoa (bisita librea)

Sartalde Kalea, Coop. Eroski.Astelehenetik larunbatera goiz zein arratsaldez. Igandeak goizez.

  • Aia: txakolinaren txinparta!

Aiako K5 mahasti eta upeltegira bisita, (proiektua eta lanketa azaltzen den bitartean) eta bi ardoren (KPilota eta K5) dastaketa, bertako produktuez lagunduta. Asteartetik larunbatera 11:30-12:45 bitartean. Prezioa: 2-4 lagun 32€ pertsonako eta 5-15 lagun 25€ pertsonako.

  • Aia. Poteoa (bisita librea)

Aize Berri tabernan. Gazta eta sagardoa basoa 4€tan, gazta eta txakolin basoa 5€tan.

  • Orio: Bisigua Orio estilora!

Etorri, ikusi eta ezagutu bisigua Orioko estilora prestatzeko sekretu guztiak, gure erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Esperientzia ahaztezina: errezeta honen historia eta jakingarriak, usainak, zaporeak eta, jakina, bisigua probatzeko aukera, txakolinarekin lagunduta. Ostiraletan (aurrez erreserba egin behar da.) 13:00etatik 14:00etara. Prezioa: 40€ pertsonako.

  • Orio: Arraunpote

Inoiz egin duzu itzulia arraunean pintxo batzuk jateko? Orion duzu aukera! Atera Arraunetxetik herriko plazara, jan bi pintxo eta bueltatu arraunera beste taberna batera joateko! Ekintza dinamikoa eta berezia. Kontsultatu datak. Prezioa: 25€ pertsonako.

Erretserbak egin edota informazio gehiago nahiz izanez gero, jo Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegoetara, edota  https://kostaldea.eu/ webgunera.