Eduki publikatzailea

Atzealdea Eskualdeko merkatarientzat “Kudeaketa ekonomikoa zure esku” ikastaroa

• Ikastaroaren helburua da merkatariei kudeaketa ekonomikoan laguntzeko tresnak ematea • Apirilaren 28an, 30ean, eta maiatzaren 5, 7 eta 12an izango da; 14:00etatik 16:00etara, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, Zarautzen.

2026·03·18


Urola Kostako Udal Elkarteak merkataritza sektoreari zuzendutako prestakuntza saio berria antolatu du: “Kudeaketa ekonomikoa zure esku” izeneko ikastaroa. Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin batera antolatutako saio hauen helburua da tokiko merkatariei kudeaketa ekonomikoa ulertzeko tresnak eskaintzea, beren negozioaren egoera hobeto ezagutu, ekintza-plan eraginkorrak diseinatu eta etorkizunerako erabaki estrategikoak hartzeko.

Ikastaroak 10 orduko iraupena izango du eta apirilaren 28an eta 30ean, eta maiatzaren 5ean, 7an eta 12an egingo da, 14:00etatik 16:00etara, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta Bidea 6, Zarautz). Saioak aurrez aurrekoak izango dira eta %100 diruz lagunduak.

Prestakuntza Veronica Hijarrubia enpresa-estrategia eta plangintzako trebatzaileak emango du. Ikastaroan zehar parte-hartzaileek hainbat gai landuko dituzte, besteak beste:

  • Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak: inbertsioa eta amortizazioa, finantzaketa eta maileguak, gastuak eta diru-sarrerak, gastu finkoak eta aldakorrak.
  • Kontabilitateko tresnak: ustiapen-balantzea, egoera-balantzea eta diruzaintzaren kudeaketa.
  • Ekonomia eta finantza kudeaketaren oinarrizko funtzioak, kalkulu-orrien bidezko praktika aplikatuekin.
  • Merkataritza-enpresen beharretara egokitutako kudeaketa-koadroak diseinatu eta erabiltzea.

Izena emateko eta informazio gehiagorako:
enpresa@urolakosta.eus / 943890808