Berriak
Atzealdea

Euskaraldiko 3.edizioaren dinamizatzailea Zarautzen

Lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da, Zarautzen Euskaraldia ekimena dinamizatzeko. Otsailaren 28a izango da izena emateko azken eguna

2022·02·22


Euskaraldiaren 3.edizioaren harira, lankidetza hitzarmena sinatu du Urola Kostako Udal Elkarteak Euskaltzaleen Topagunearekin. Hitzarmenaren muina da euskararen normalizazio bidean urrats bat gehiago ematea. Besteak beste, hitzarmenaren baitan, Urola Kosta eskualdean proiektua dinamizatzeko 3 langile kontratatuko ditu Topaguneak: bat Zarautzerako; bestea Zumaia eta Getariarako, eta azkena Aian eta Orion aritzeko.

Zarautzen Euskaraldia ekimena dinamizatzeko, martxotik hasita 10 hilabetetarako lan kontratua eskaintzen da. Lan jardun erdiko lanpostua da eta otsailaren 28a izango da izena emateko azken eguna. Zarauzko Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

  • Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
  • Euskaraldiko Batzordea ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
  • Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
  • Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
  • Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

Bestalde, hautagaiek bete beharreko baldintzak hauek dira:

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Deialdi bakoitzari dagokion herria(k) eta eskualdea ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
  • Gidabaimena eta autoa.

Argibideak eta izen-ematea

Lan-deialdirako izen-ematea Lansarean webgunearen bidez egingo da:

Edozein kasutan, deialdiei buruzko argibideak jasotzeko edota curriculumak bidaltzeko ondorengo helbide elektronikoa ere eskuragarri dago: mikel@topagunea.eus