Famtrip saioa, eskualdeko turismo eskaintza ezagutzera emateko

2017·11·21
Joan den azaroaren 17an “famtrip” saioa antolatu eta burutu genuen, Urola Kostako Udal Elkarteak eta bost udalerrietako turismo teknikariek, komertzializazio turismoko mahaian parte hartzen duten enpresen laguntzarekin.
Bigarrenez antolatu dugu, helburu argi batekin, gure bailarako turismo eskaintza bertatik bertara erakustea Euskadin lanean diharduten turismo sektoreko profesionalei.
Azaroaren 17an egindako famtrip saiora Euskadin lanean diharduten turismo sektoreko hainbat profesional bertaratu ziren. Etorri ziren enpresek talde txiki eta bereziekin egiten dute lan eta, gehienbat, atzerriko turistekin.
Ekitaldia goizeko 9.30ean hasi zen Zumaian, Flysh-aren ibilbidearekin. Ondoren Pagoetako Parke naturalera joan ginen, eta Aiako herrigunea bisitatu genuen. Orion Arraunetxea bisitatu genuen eta honi loturiko tradizioak eta arraunerako zaletasuna eta talentua ikusgai izan genituen. Horrez gain, turismo aktiboari eta kostari loturik egin daitezkeen aisialdiko ekimenen eskaintza erakutsi genien.
Arratsaldean Getaria bisitatu genuen eta, besteak beste, bertako kontserba ekoizleekin antxoa tailerrean parte hartu genuen, itsas tradizioari hain lotua eta turistentzat esperientzi paregabea izan daitekeena. Amaitzeko, Talaimenditik Zarauzko ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen.
Egun eraginkorra izan zen eta gonbidatuak gustura joan ziren aurkeztutako produktuen eskaintzarekin.