Eduki publikatzailea
Atzealdea Gabonak ere heldu dira Udal Elkartera: robotika espazialaren inguruko doako bi tailer 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat OpenLab espazioan
2023·12·11
Gabonak ate joka ditugu eta urteko sasoi berezi honetan, Urola Kostako Udal Elkarteak bi tailer antolatu ditu 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat, jai egunotan aisialdirako aukera anitza izan dezaten.
Tailerrak Udal Elkarteko OpenLab gunean egingo dira, eta espazioa izango dute oinarri: ‘Espazio-erronka’ 7 eta 9 urte bitarteko haurrentzat izango da, eta ‘Suziri baten diseinua’ 10 eta 13 urte bitartekoentzat.
Tailerrek lau eguneko iraupena izango dute, eta bi data desberdinetan eskainiko dira: abenduaren 26tik 29ra edo urtarrilaren 2tik 5era; hau da, bi data horietan eskainiko dira bi tailerrak, parte-hartzaileek egokien datorkiena aukera dezaten.
Tailerrak teknologiaren erabileran oinarrituko dira, haurrek, ondo pasatzez haratago, teknologia modu eraginkor eta arduratsuan erabiltzen ere ikas dezaten.
1. Erronka robotikoa: Espazio-erronka (7-9 urte)
- 1. eta 2. egunak
Lehen bi egunetan, parte hartzaileak Martera bidaiatzeko prestatuko dira. Robot bat eta haren akopleak, besoak eta erremintak asmatu, diseinatu, eraiki eta programatuko dituzte.
- 3. eguna - Ilargi-base baten diseinua
Hirugarren egunean, parte-hartzaileek Hezkuntza Proiektu bat jarraituko dute, ESAren (Europako Espazio Agentzia) eta Airbus Fundazioaren arteko elkarlanarekin burutzen dena, Autodesk enpresako TINKERCADekin lankidetzan.
Proiektu horren arabera, parametrizatu daitezkeen oinarrizko irudi batzuen bitartez (kuboa, zilindroa, esfera, konoa, sabaia, testua, ziria, piramidea, esfera erdia, poligonoa, paraboloidea, toroidea, tutua, uztaia...), mota guztietako irudi konplexuak egingo dituzte.
Era berean, online diziplinarteko esperimentu batzuk garatuko dituzte, espazioaren muturreko ingurunea esploratzeko eta astronautak ilargian nola bizi daitezkeen ulertzeko. Horrez gain, beren ilargi-kanpamentua diseinatuko dute, ilargiaren ingurumen-baldintzetara egokitu eta tokiko baliabideen erabilera kontuan hartuz.
- 4. eguna - Ilargi-basea – Errealitate areagotuaren proiektua
Azken egunean, haurrek ilargi-base bat berregingo dute, CoSpacesen eskuragarri dauden elementuak, Tinkercaden aurretik diseinatutakoak edo Internetetik berreskuratzen dituzten beste batzuk erabiliz: lurreratze-basea, ilargi-basea, rover bat, suziri bat eta ilargiaren orbita-plataforma bat, besteak beste.
Horretarako, eszena birtualak eta elementuak diseinatuko dituzte, bideo-jokoaren ingurunea eta atmosfera definituko dute, eta eraikuntzak eta objektuak 3Dn diseinatu eta modelatzeari edo efektuak, argiak, soinuak eta trantsizioak txertatzeari helduko diote.
Bideo-jokoaren logika garatzean, plataformako objektuen aukera dinamikoen azterketa eta ulermena landuko dituzte, baita nahi diren efektuak lortzeko konfigurazioak eta simulazioak edo blokeen eta kodearen araberako programazioa ere.
Errealitate areagotuari dagokionez, ezaugarri horiek dituen proiektu oso bat nola garatu aztertuko dute.
2. Suziri baten diseinua (10-13 urte)
- 1. eguna
Lehen egunean, parte-hartzaileek hezkuntza-proiektu bat landuko dute, ESAk (Europako espazio-agentzia) eta Airbus Fundazioak elkarlanean burutzen dutena, Autodesk enpresako TINKERCADekin lankidetzan.
Kasu honetan, proiektu horren arabera, parametrizatu daitezkeen oinarrizko irudi batzuetan oinarrituta (kuboa, zilindroa, esfera, konoa, sabaia, testua, ziria, piramidea, esfera erdia, poligonoa, paraboloidea, toroidea, tutua, uztaia...), mota guztietako irudi konplexuak egingo dituzte.
Era berean, online diziplinarteko esperimentu batzuk garatuko dituzte, espazioaren muturreko ingurunea esploratzeko eta astronautak ilargian nola bizi daitezkeen ulertzeko. Gainera, Tinkercadekin honako elementu hauek diseinatuko dituzte: rover bat, suziri bat eta ilargiaren plataforma orbital bat.
- 2. eguna – Errealitate areagotuaren proiektua
Eguzki-sistema bat birsortuko dute, CoSpacesen eskuragarri dauden elementuak, Tinkercaden aurrez diseinatutakoak edo Internetetik berreskuratzen dituzten beste batzuk erabiliz.
Horretarako, eszena birtualak eta elementuak diseinatuko dituzte, bideojokoaren ingurunea eta atmosfera definituko dute, eta eraikuntzak eta objektuak 3Dn diseinatu eta modelatzeari edo efektuak, argiak, soinuak eta trantsizioak txertatzeari helduko diote.
Bideo-jokoaren logika garatzean, plataformako objektuen aukera dinamikoen ulermena, konfigurazioak eta simulazioak landuko dituzte, nahi dituzten efektuak lortzeko edo blokeka eta kodeka programatzeko. Gainera, planeten mugimenduak programatuko dituzte errealitatea errespetatuz.
Errealitate areagotuari dagokionez, bi tresna espezifiko erabiliz, IH eta hari lotutako teknologiak eta prozesuak zertan datzaten ikasiko dute. Era berean, ezaugarri horiek dituen proiektu oso baten garapena ere ezagutuko dute.
- 3. eta 4. egunak – Erronka robotikoa: espazio erronka
Azken bi egunetan, parte hartzaileak Martera bidaiatzeko prestatuko dira. Robot bat eta haren akopleak, besoak eta erremintak asmatu, diseinatu, eraiki eta programatuko dituzte.
Izen ematea
Izen-ematea zabalik dago eta interesdunek abenduaren 20a arte eman ahal izango dute izena ondorengo galdetegia beteaz.Ikastaroak guztiz doakoak izango dira.
Ikastaro bakoitzeko ezinbestekoa izango da gutxienez 8 eta gehienez 14 pertsoneko taldea osatzea. Gutxieneko kopurura iristen ez bada, ezin izango da ikastaroa aurrera eraman, eta izen-emate kopurua gainditzen bada, itxaron-zerrenda bat sortuko da, izena emateko hurrenkera errespetatuz.
Behin behineko ebazpena abenduaren 21ean ezagutaraziko da.
Informazio gehiagorako
Urola Kostako Udal Elkartea
- openlab@urolakosta.eus
- 943 89 08 08