Eduki publikatzailea
Atzealdea Gabonetarako STEAM tailerrak haur eta nerabeentzat
2025·12·05

Urola Kostako Udal Elkarteak, OpenLab ekimenaren baitan, errealitate birtuala ulertu eta praktikan jartzeko bi ikastaro antolatu ditu 7 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Abenduaren 29an, 30ean eta urtarrilaren 2an izango dira saioak, Udal Elkartearen egoitza nagusian, 9:30etik 13:30era. Hiru egunetan zehar Proiektuak Afrikan eta Industria 4.0 plataformak ezagutuko dituzte.
Afrika, errealitate birtualeko bideo jokoa
Proiektuak Afrikan errealitate birtualeko bideo jokoarekin arituko dira 7-10 urte bitarteko gaztetxoak. Tailer horretan, errealitate birtuala eta errealitate areagotua erabilita, murgiltze esperientzia propioa asmatu, diseinatu, modelatu eta programatuko dute. Bakarka eta taldeka, Afrikako zenbait eskualdetarako planteatutako erronkak gainditu beharko dituzte: ura eta energia lortu, baratzeak sortu, ospitale bat eraiki edo dron bidez elikagaiak banatu.
Industria 4.0, diseinua eta errealitate birtuala
11 eta 14 urte bitarteko gazteek Industria 4.0 programan, fabrika adimendu bat asmatu, diseinatu, modelatu eta programatuko dute. Hala, beso robotiko bat animatu beharko dute, industriako makinak bilatu eta inportatu, eta fabrika adimenduna programatu, besteak beste.
Izen-ematea irekita
Haur eta gazteen izena emateko aukera irekita dago jada, eta abenduaren 18ra arte dute guraso eta arduradunek horretarako epea. Ikastaroak doakoak dira.
Galdetegi hau beteta, ekimenaren kudeatzaileak jarriko dira interesdunekin harremanetan:
https://labur.eus/steamtailerrak
Informazio gehiago: openlab@urolakosta.eus eta 943 890808