Eduki publikatzailea
Atzealdea Hazinnova 2022 programan izena emateko epea zabalik abenduaren 1a bitarte
2022·11·03
Hazinnova proiektua Eusko Jaurlaritzak, Innobasquek eta garapen agentziek elkarlanean (gure eskualdearen kasuan, Urola Kostako Udal Elkarteak) martxan jarritako proiektua da, ETE-etan hobekuntzak dakartzaten mikro-proiektuak gauzatzera bideratuta.
Programa honen bitartez 5 pertsona edo gehiagoko plantillak dituzten eta berrikuntza arloan lehen urratsak ematen ari diren enpresei doako aholkularitza eta laguntza zerbitzua eskaintzen zaie, hain zuzen lana antolatzeko modu berriak edo enpresetako produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzeko.
Horretarako, tokiko Garapen Agentziek, Klusterrek, Merkataritza-Ganberek eta Enpresa Elkarteek 40 eragile baino gehiagoko sarea osatu dute hobekuntza prozesuetan ETE—ei laguntza eskaintzeko.
Lehiakortasuna hobetzea helburu
Hazinnova proiektuaren helburu nagusia da enpresen lehiakortasuna hobetzea, horretarako teknologia arloari lotuta ez dauden irtenbide berritzaileak identifikatuz eta irtenbide edo neurri horiek, aholkularitza espezializatuaren zerbitzuaren bitartez aurrera emanez.
Esan bezala, Hazinnova programa 5 pertsonako edo gehiagoko plantillak dituzten eta Euskadin kokatuta dauden enpresei zuzenduta dago, industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartea, logistika eta handizkako merkataritza garatzen dituztenak, alegia.
Programako laguntzak proiektu puntualentzat dira (50 aholkularitza-ordu), eta proiektu horiek denboran mugatuak (3 hilabete) izan behar dute eta inpaktu handia sortu behar dute euren jarduera-eremuan. Zerbitzuak %100ean finantzaketa du eta lehen mailako aholkularitza-konpainien bitartez ematen da.
Gainera, ETEek Urola Kostako Udal Elkartearen, hurbileko Hazinnova agente gisa, laguntza dute prozesu osoan zehar.
Edozein kasutan, ekimenean ezin izango dute parte hartu 2019, 2020 edo 2021ean Innobideak eta Hazitek programen onuradun izandako enpresek, Innobideak Kudeaketa Contraste edota Innobideak Kudeabide 2. faseko onuradunak izan ezik.
Izen ematea
Pograman izena emateko epea dagoeneko zabalik dago abenduaren1a arte (hau barne) eta eskaerak esteka honetan egin daitezke.
Argibide gehiago
Enpresetako Zerbitzuak
Aintzane Ruesgas
- 943 89 08 08
- enpresa@urolakosta,eus