Hondakin handien bilketa zerbitzuko egunak eta ordutegiak errespetatzeko deia
2021·09·03
Herriz herri, asteko egun zehatz batean utzi behar izaten dira hondakin handiak (altzariak, etxeko tresna elektrikoak, aparailu elektronikoak…) edukiontzien eremuetan; hain zuzen ere, herri bakoitzari dagokion bilketa egunaren bezperan. Hondakin handiak edukiontzien eremuetara ateratzeko ordutegia 20:00etatik 22:00etara artekoa da.
Azken asteetako gorabeheren ondorioz, Udal Elkarteak dei egiten die eskualdeko herritar guztiei “asteko egun zehatza eta ordutegia errespetatu dezaten”. Herri bakoitzari dagokion asteko egunean, 20:00etatik 22:00etara eta ahalik eta txukunen utzi behar dituzte herritarrek hondakin handiak edukiontzien eremuetan.
Egutegia eta garbiguneak
Erabiltzaileek hondakin handiak edukiontzien eremuetan utzi behar dituzte, bilketa egunaren bezperan, 20:00etatik 22:00etara. Hona hemen hondakin handiak uzteko egunak, herriz herri:
Herria | Eguna | Ordutegia |
Aia | Astelehenetan | 20:00etatik 22:00etara |
Getaria | Astelehenetan | 20:00etatik 22:00etara |
Orio | Asteartetan | 20:00etatik 22:00etara |
Zarautz | Asteazkenetan | 20:00etatik 22:00etara |
Zumaia | Ostegunetan | 20:00etatik 22:00etara |
Nahi izanez gero, erabiltzaileek garbiguneetara ere eraman ditzakete hondakin horiek guztiak.