Dokumentuak

Atzealdea Hondakinen bilketa_JOKATU ERANTZUKIZUNEZ

Hondakinen bilketa_JOKATU ERANTZUKIZUNEZ

PDF

Koronabirusaren hedapena saihesteko, Udal Elkarteak hartutako neurriak (2020-03-17)
Premiazko deia egiten zaie herritarrei, hartutako neurriak errespetatu eta bete ditzaten (2020-03-27)
Hartutako neurriak gogoraztearekin batera, hainbat jarraibide (2020-04-03)
Apirilaren 14tik aurrera, zabalik 3 garbiguneak (2020-04-14)

 

Premiaz dei egiten zaie herritar guztiei, beraz, hurrengo neurriak bete ditzaten:

  1. Bertan behera utzi da etxeko hondakin handien bilketa zerbitzua.  Besterik esan arte, debekatuta dago hondakin handiak kalera ateratzea.
  2. Herritarren osasuna eta segurtasuna zaintzeko erabaki da errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak (gris eta marroi kolorekoak) irekita mantentzea. Zuzeneko kontaktua ekidin nahi da. Edukiontziak eskuz irekitzea ezinbestekoa den kasuetan, eskularruekin edo beharrezko babes-neurriak hartuta ireki behar dira.
  3. Hondakinak behar den bezala sailkatzen jarraitu behar dugu; frakzioak bereizita, dagokien edukiontzian. Erabat debekatuta dago POLTSAK edukiontzien kanpoaldeetan uztea.  Edukiontzi guneak maiz ari gara desinfektatzen. 
  4. Auzoan konposta egiteko guneak ez erabiltzeko gomendatzen diegu arrisku faktoreren bat duten herritarrei. Erabiltzekotan, babes-neurri egokiak hartuta egin behar da.

Covid-19arekin gaixotutako herritarren bat dagoen etxeetan;

  • Debekatuta dago COVID-19arekin gaixotutako herritarren hondakinak gaikako bilketarako edukiontzietan (organikoa, ontziak, papera, kartoia, beira, arropa eta ehunkiak….) edota inguruetan uztea.
  • COVID-19arekin gaixotutako herritarrek eta haien zaintzaileek erabilitako eskularruak, musuzapiak, maskarak etab. bildu poltsa itxi batean. Eta sartu bigarren poltsa batean.
  • Poltsa bikoitz hori, etxebizitza horretako gainerako hondakin guztiekin batera, sartu hirugarren poltsa batean eta bota errefusarentzako edukiontzietan.
  • Erabat debekatuta dago hondakin horiek gaika bereizita biltzeko edukiontzietan edota inguruetan uztea: bota errefusarentzako edukiontzietara.

Gainerako etxeetan;

Beti bezala, gaika sailkatu hondakinak: bota gai bakoitza dagokion edukiontzira.

Gogoratu:

  • Debekatuta dago poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea. 
  • Debekatuta dago hondakin handiak kalera ateratzea
  • Arretaz garbitu eskuak, ura eta xaboia erabilita.
  • Hiru garbiguneak irekita daude; langile profesional eta udal zerbitzuei bakarrik emango zaie zerbitzua. Debekatuta dago garbiguneen kanpoaldean hondakinak uztea.

Neurri hauek  betetzearen garrantzia gogorarazi nahi dugu. Har dezagun kontuan guztion segurtasuna eta,  batez ere, hondakinak biltzeko zerbitzuko langile guztiena.

Bitartean, Udal Elkarteak lanean jarraituko du, segurtasun neurriak bermatu eta guztion osasuna eta segurtasuna babesteko.