Hondakinen Informazio eta Arreta Zerbitzua, urtarrilaren 22tik aurrera
2018·01·19
Hondakinak biltzeko sistema berria ezarpen fasean barneratu da eta otsailarekin batera sartuko da indarrean. Urola Kosta osatzen duten bost udalerrietako herritarrak errefusaren eta organikoaren edukiontziak ireki ahal izateko txartelak jasoko dituzte beren etxeetan gutun bidez (urtarrilaren 22tik aurrera). Horrekin batera, eskualdeko postontzi guztietan hondakinak bereizten laguntzeko esku-orria banatuko dugu.Ezarpen fase honetan, otsailaren 15era arte errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak zabalik egongo dira (txartelik gabe irekitzeko), baina otsailaren 15etik aurrera txartela beharko da.
Zalantzak argitzeko arreta eta informazio zerbitzuak bost udalerritan izango dira astelehenetik larunbatera.
Urtarrilaren 22tik martxoaren 2ra bitarte herrietan finkatuko diren arreta eta informazio zerbitzuak herritar orori sortzen zaizkien galderak erantzun eta zalantzak argitzeko baliagarri izango dira.
Ondorengoak dira ordutegiak eta tokiak herriz herri:
Aia
Astelehenetik ostiralera:
- 10:00-12:30 Kultur Etxea
- 16:30-19:00 Kultur Etxea
Larunbatetan: 10:00-12:30 Kultur Etxea
Getaria
Astelehenetik ostiralera:
- 10:00-12:30 Turismo Bulegoa
- 16:30-19:00 Turismo Bulegoa
Larunbatetan: 10:00-12:30 Turismo Bulegoa
Orio
Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan:
- 10:00-13:00 Kultur Etxea
- 16:00-20:00 Kultur Etxea
Asteazkenetan: 10:00-15:00 Kultur Etxea
Larunbatetan: 10:00-12:30 Kultur Etxea
Zarautz
Astelehenetik ostiralera:
- 9:00-14:00 Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6)
- 9.30-13:30 Etxezabala (HAZ)
- 17:00-20:00 Kiroldegia
Larunbatetan: 10:00-12:30 Kiroldegia
Zumaia
Astelehenetik ostiralera:
- 9:00-14:00 Udaletxea
- 17:00-19:30 Beheko plazako Jubilatuen Egoitza
Arreta eta Informazio Zerbitzuaren egutegi honek aldaketak izan ditzake. Horrela balitz, ohiko bideetatik jakinaraziko da.