Eduki publikatzailea
Atzealdea Ikastaroak, lana bilatzen laguntzeko, martxoan eta apirilean
2017·02·27
Martxoa eta apirilean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditugu, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.
Hona hemen martxoko eta apirileko ikastaroen xehetasunak:
INFOGRAFIA BIDEZKO NORBERE AURKEZPENAK: Infografia modurik onena da informazioa modu ikusgarri, azkar eta ulergarrian aurkezteko. Ezagutu dauden erremintak zure buruaren aurkezpena modu errazean egiteko, eta, horrela, zure gaitasunak ezagutarazteko.
- Data: Martxoak 17
- Hizkuntza: gaztelania
LINKEDINEK EMATEN DITUEN AUKERAK BALIATU: Linkedin ez da soilik zure curriculuma sarean edukitzeko. Sare horretan lan eskaintza ugari agertzen dira, eta zure sektore bereko pertsonekin harremanetan egotea ahalbidetzen du. Abantailak, sartzeko baldintzak, neurriak…
- Data: Martxoak 30
- Hizkuntza: euskara
IZAN ERAGINKORRA: HOBETU ZURE KONPETENTZIAK: Zenbat aldiz planifikatu dituzu ekintzak eta ez dituzu bete? Kostantzia ezak hasierako puntura eramaten zaitu. Konpromisoak zehazten ikasiko duzu zure helburuetara gerturatzeko.
- Data: Apirilak 21
- Hizkuntza: gaztelania
CURRICULUM EREDU BERRIAK: Hobeto posizionatzen lagunduko dizuten curriculum eredu berriak landuko dituzu.
- Data: Apirilak 27
- Hizkuntza: euskara
Informazioa eta izen-ematea
Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa
Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus
Sakatu: Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak
Enplegurako orientazio-ekintzak eta –zerbitzuak: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatua, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan eta Gazteen Enpleguaren 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan. «Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du»