Agenda
Atzealdea Industriaguneak Bizirik I. topaketa
Industriaguneak Bizirik ekimena aurkezteko, azaroaren 20an, 9:00etatik 11:00etara industriaguneetako eragileen lehen topaketa egingo da. Ekitaldi hau enpresen komunitatea sortze aldera lehen urratsa izango da, lankidetza-gune bat ireki eta baterako proiektuak eta negozio-aukera berriak sustatzeko. Saio honetan, ekimena aurkezteaz gain, eskualdeko industrialdeetan kokatutako enpresen diagnostikoaren emaitza aurkeztuko da. Gainera, enpresekin elkarlanean, datozen urteetarako komunitatearen lan ildo nagusiak definituko dira.
Azaroak 20
9:00-11:00
Urola Kostako Udal Elkarteko egoitza
- Izen-ematea: https://forms.office.com/e/KSS7yGRu2R