Berriak
Atzealdea

Ingurumenaren zaintzari buruzko “ZABORRA!” antzezlana eskainiko da bihar Zarautzen

Emanaldia arratsaldeko 17:30ean izango da, Musika Plazan

2022·03·04


Eguberrietarako iragarritako saioa bertan behera geratu ondoren, datorren larunbatean eskainiko da “Zaborra!” antzerki ikuskizuna Zarautzen. “Katiuska eta Katilu” taldeak jolas eta abestiekin landutako 45 minutu inguruko ikuskizuna eskainiko du. Emanaldia datorren larunbatean, martxoaren 5ean, 17:30ean izango da, Musika Plazan.

Emanaldiaren bitartez, ahalik eta modurik ludiko eta dibertigarrienean ingurumen zaintzari buruzko hainbat gai jorratuko dira. Besteak beste, ekimenak helburu du herritarrengan klima aldaketaren eta hondakinen eta beste zenbait problematika eko-sozialen inguruko hausnarketa eragitea. Antzezlanaren helburua da, modu ludiko batean herritarren kontzientziak astindu eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa lantzea jolas eta abestien bidez.