Eduki publikatzailea
Atzealdea Ireki da estetikako lanbide ziurtagiria lortzeko ikastaroan izena emateko epea
2025·12·18

Urola Kosta, 2025/12/16.- Gipuzkoako Foru Aldundiko ElkarEKIN Lanean estrategiak pertsonen laneratzea sustatzea du helburu. Beraz, programa horren baitan, eta pertsonen laneratzeko prozesuan laguntzeko, hainbat prestakuntza edo ibilbide jarri dira martxan. Baldintza da langabezia egoeran egotea eta ibilbidea amaitzean lanerako eskuragarritasuna eta aukera izatea.
ElkarEKIN egitasmoaren baitako beste hainbat ikastaro martxan dira jada, hala nola, kamioi-gidabaimena lortzeko, fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak egiten ikasteko, mendeko pertsonen zaintzan aritzeko edota sukaldaritzan jarduteko ikastaroak. Orain, azken ibilbidean izena emateko epea ireki dute: otsailaren 2ra arte egongo da “Urola Kosta Estetika”ra gehitzeko aukera.
20 orduko euskara ikastaroa
Lanbide ziurtagiriaz gain, akonpainamendua, bekak, praktikak, eta zeharkako prestakuntzak izango dituzte ikastaroa abiatzen dutenek. Besteak beste, prestakuntza honetan parte hartzen duten herritarrek 20 orduko euskara ikastaroa jasotzeko aukera izango dute, AEKren eskutik. Zaintza alorreko eta sukaldaritza ikastaroan egin bezala, estetikako honetan ere euskarazko oinarrizko ikasketak jasoko dituzte hizkuntza ez dakitenek; arduradunek diotenez, “ekimen berritzailea” da hau modu honetako prestakuntzetan.
Urola Kosta Estetika: 2026/02-2026/06 15:30-20:30 (ZARAUTZ) – Izen-ematea otsailaren 2ra arte.
- Lanbide ziurtagiria: IMPE0108 - Estetikako zerbitzu osagarriak (360 ordu) + Euskara prestakuntza (20 ordu) + Akonpainamendua
IZENA EMATEKO:
- Mezu elektroniko bat bidalita: lanpoltsa@urolakosta.eus
- Telefonoz deituta: 943890808
- Urola Kosta Lan Poltsako datu-basean sartuta, norberaren profileko prestakuntza atalean.