Berriak
Atzealdea

Iribarrena kaleko lanak direla eta, 3-4 astez kendu egingo dira kale horretan kokatutako edukiontziak

Ekainaren 13tik aurrera, gune horretako erabiltzaileek portuko edukiontziak erabili beharko dituzte

2022·06·09


Iribarrena kaleko lanak direla eta, Udal Elkarteko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak kendu egingo du kale horretan kokatutako hondakinen bilketa gunea. Hala, ekainaren 13tik aurrera, gune horretako erabiltzaileek portuko edukiontziak erabili beharko dituzte. Lanek irauten duten bitartean, irekita mantenduko dira portuan kokatutako hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak eta, beraz, ez da beharrezkoa izango txartela eguneratzerik.

Portuko edukiontziak erabili ordez, Harritarte kaleko hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak erabiltzeko aukera ere eskainiko zaie bizilagunei. Kasu horretan, ordea, bizilagunek txartelak eguneratu beharko dituzte udaletxean edo Urola Kostako Udal Elkartean.

Txartelei buruzko informazioa

Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua.

Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak soilik ireki ditzake. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahal izango da Udal Elkartean.

Hondakinak Biltzeko Zerbitzua (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz)

  • Tel. 943 890808
  • hondakinak@urolakosta.eus