Berriak
Atzealdea

Kendu egingo dira Bidasoa kaleko 3.zenbaki parean kokatutako edukiontziak

Ekainaren 15etik aurrera, gune horretako erabiltzaileek Juan Belmonte kaleko 9.zenbaki pareko edukiontziak erabili beharko dituzte

2022·06·13


Udal Elkarteko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak kendu egingo du Bidasoa kaleko 3.zenbakiko (Txikixa taberna pareko) hondakinen bilketa gunea. Hala, ekainaren 15etik aurrera, gune horretako erabiltzaileek Juan Belmonte kaleko 9.zenbaki pareko edukiontziak erabili beharko dituzte.

Aldaketaren ondorioz, bizilagunek hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak ireki ahal izateko txartelak eguneratu beharko dituzte udaletxean edota Urola Kostako Udal Elkartean. Ekainaren 15era arteko epea izango dute horretarako. Izan ere, ordura arte irekita mantenduko dira Bidasoa kaleko 3.zenbakiko bilketa-puntuko edukiontziak.

Txartelei buruzko informazioa

Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua.

Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak soilik ireki ditzake. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahal izango da Udal Elkartean.

Hondakinak Biltzeko Zerbitzua (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz)

  • Tel. 943 890808
  • hondakinak@urolakosta.eus