Berriak
Atzealdea

Kendu egingo dira Bizkaia kaleko 29.zenbakian kokatutako edukiontziak

Maiatzaren 2tik aurrera, gune horretako erabiltzaileek Urdaneta kaleko 5. zenbaki pareko edukiontziak erabili beharko dituzte

2022·04·27


Udal Elkarteko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak kendu egingo du Bizkaia kaleko 29. zenbakiko (Aztazubi enparantza) hondakinen bilketa gunea. Hala, maiatzaren 2tik aurrera, gune horretako erabiltzaileek Urdaneta kaleko 5.zenbaki pareko (Guria taberna aurreko) edukiontziak erabili beharko dituzte.

Aldaketaren ondorioz, bizilagunek hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak ireki ahal izateko txartelak eguneratu beharko dituzte Urola Kostako Udal Elkartean. Maiatzaren 9ra arteko epea izango dute horretarako. Izan ere, ordura arte irekita mantenduko dira Urdaneta kaleko bilketa-puntuko edukiontziak.

Txartelei buruzko informazioa

Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua.

Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak soilik ireki ditzake. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahal izango da Udal Elkartean.

Hondakinak Biltzeko Zerbitzua (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz)

  • Tel. 943 890808
  • hondakinak@urolakosta.eus