Berriak
Atzealdea

Kendu egingo dira Gaztainpe kalean kokatutako edukiontziak

Ekainaren 8tik aurrera, gune horretako erabiltzaileek Lapurdi kaleko 1. zenbaki pareko edukiontziak erabili beharko dituzte

2022·06·03


Udal Elkarteko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak kendu egingo du Gaztainpe kaleko (tren geltokiko) hondakinen bilketa gunea. Hala, ekainaren 8tik aurrera, gune horretako erabiltzaileek Lapurdi kaleko 1.zenbaki pareko edukiontziak erabili beharko dituzte.

Aldaketaren ondorioz, bizilagunek hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak ireki ahal izateko txartelak eguneratu beharko dituzte Urola Kostako Udal Elkartean. Ekainaren 15era arteko epea izango dute horretarako. Izan ere, ordura arte irekita mantenduko dira Lapurdi kaleko 1.zenbaki bilketa-puntuko edukiontziak.

Txartelei buruzko informazioa

Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua.

Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak soilik ireki ditzake. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahal izango da Udal Elkartean.

Hondakinak Biltzeko Zerbitzua (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz)

  • Tel. 943 890808
  • hondakinak@urolakosta.eus