Berriak
Atzealdea

Konponketa lanak direla eta, aldi baterako kendu egingo da Eusebio Gurrutxaga plazako Birziklapen Etxola

Maiatzaren 16tik aurrera, ez da erabilgarri egongo bi hilabetez. Bitartean, erabiltzaileek garbigunera eraman beharko dituzte hondakinak.

2022·05·12


Udal Elkarteko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak kendu egingo du Eusebio Gurrutxaga plazan (beheko plazan) dagoen Birziklapen Etxola.

Datorren astelehenean, maiatzaren 16an, kenduko da etxola konponketa lan batzuk egiteko. Lanek bi hilabete inguru iraungo dute. Bien bitartean, erabiltzaileek garbigunera eraman beharko dituzte hondakinak; hala nola, erabilitako sukaldeko olioa, arropa, ehunkiak, oinetakoak edota etxetresna elektriko txikiak.