Eduki publikatzailea

Atzealdea KSI alorreko eragileentzat Webinar zikloa - 3. saioa

CULTSOS proiektuaren esparruan eta REDELekin lankidetzan, GARAPENek kultura- eta sormen-sektoreari zuzendutako webinar ziklo bat antolatu du, sektoreari sektoreko proiektuak ezagutzeko aukera eskaintzeko, proiektuen lehiakortasuna hobetu dadin ikaskuntza sustatzeko eta kultura- eta sormen-sektorea balioan jartzeko.

2025·06·06

Aurrenengo saioen arrakastaren ondotik, hirugarren webinarra ekainaren 12an izango da goizeko 10etatik 11etara. Webinar honetan honako proiektu hauek izango ditugu: "Apuka Ediciones"; "Bakata Solutions"; "Digital Codesign" eta "Rock and Change".

Urola Kostako Udal Elkartea egitasmoaren partaide aktiboa izanik eta zu KSI alorreko kidea zarela jakinik, saioan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Gainera, oraingo honetan aurkeztuko den "Apuka Ediciones" egitasmoa Urola Kosta eskualdeko egitasmoa dugu.

Partehartzea interesatzen bazaizu, bete honako galdetegia: Inskripzio orria.

Informazio gehiago:
Enpresentzako zerbitzua
Eli Uzkudun
Emaila: enpresa@urolakosta.eus
Tel. 943 890808