Eduki publikatzailea

Atzealdea Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko eta elkarlanerako harreman-sarea ehuntzeko topaketa saioa, apirilaren 27an

Irungo Factoryko eraikinean izango da topaketa, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara eta helburu izango du elkar-ezagutzarako bideak, espazioak eta testuinguruak sortzen jarraitzea, harreman sarea zabaltzeko eta lankidetzan, irismen handiagoko proiektuak gauzatzeko aukerak aztertzeko. Izen ematea zabalik dago apirilaren 25a bitartean.

2023·04·03


Garapen Agentzien Euskal Elkarteak (GARAPEN) hiru urte daramatza, dagoeneko eskualdetako 6 Garapen Agentziekin elkarlanean, Eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko topaketak sustatzen.

Bide horretan, aurreko urteetako topaketek izandako harrera ona ikusirik, aurten ere elkar ezagutzarako bideak, espazioak eta testuinguruak sortzen jarraitzeko topaketa antolatu da, datorren apirilaren 27rako.

2023ko lehen topaketa saioa izango da eta aurreko topaketa guztiak bezala, EAEko Kultura eta Sormen sektorean (arteak, arte aplikatuak, diseinua, industria sortzailea…) diharduten eragileei (edozein dela ere beren forma juridikoa edota balio-katearen edozein kate-begitan lan egiten dutela ere) bideratutako lan saioa izango da. Topaketaren helburua da, elkarlana eta lankidetza oinarri, eragileen arteko saretzea sendotzea, elkarlana sustatzea, esperientziak eta ikasketak partekatzea, proiektu aukerak identifikatzea eta horiek, elkarlanean gauzatzeko formulak ikertzea.

Apirilaren 27an, Iruneko Factory eraikinean

2023ko lehen topaketa apirilaren 27an izango da, Irungo Factoryko eraikinean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Ondoren, networking-arekin jarraitzeko aukera eskainiko da mokadutxo baten bueltan.

Topaketa honek, eskualdeko eragileak elkartzeaz gain, Gipuzkoa zein Bizkaiako eragileak ezagutzeko eta elkarlanerako eta harremanak egiteko aukera eskainiko du.

Parte hartzeko, izen-emate galdetegia bete behar da apirilaren 25a baino lehen. Saio honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurreko urteetako saioetan parte-hartu izana.

Argibideak eta izen-ematea:

Enpresentzako Zerbitzuak

  • Tel. 943 890808,
  • enpresa@urolakosta.eus