Berriak
Atzealdea

Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko, prestakuntza- zikloa berria

Finantzazioari begira proiektuak aurkezteko jarraibideak, eta eskubide nahiz betebeharrei buruzko prestakuntza saioak izango dira

2021·11·12


Eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko ekimenen baitan, sektorearen beharretara egokitutako prestakuntza zabala diseinatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Irailean ekin zitzaion lehen prestakuntza-zikloari. Harrezkero, teknologia berrien alorreko alderdiak lantzeko bost prestakuntza tailer egin dira sektoreko eragile eta profesionalekin.

Azaroaren amaieran ekingo zaio bigarren prestakuntza-zikloari. Oraingoan, kudeaketa eta eskubide nahiz betebeharrei dagokien gaietan sakonduko da. Hain zuzen ere, hiru alor jorratuko dira: alde batetik, finantzaketa lortzera begira, proiektuak aurkezteko jarraibideak eskainiko dira; bestetik, sortzaile-profesionalek beregain hartu behar dituzten betebehar administratiboak eta fiskalak landuko dira eta, azkenik, jabetza intelektualaren eta egile eskubideen inguruko saio berezia egingo da. Hona hemen egutegi zehatza:

  • Azaroak 23 eta 30: Proiektuen aurkezpena, finantzaketari begira
  • Azaroak 24 eta abenduak 1: Betebehar administratibo eta fiskalak
  • Azaroak 29: Jabetza intelektuala eta egile eskubideak

Saio guztiak aurrez aurrekoak izango dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian; goizez, 09:00etatik 11:00etara.

Argibideak eta izen-ematea:

Izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da. Horretarako, ondorengo datuak beharko ditugu:

  • Enpresaren izena eta IZK      
  • Harremanetarako pertsonaren izen abizenak        
  • E-posta eta Telefonoa

Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)

  • Tel. 943 890808,
  • enpresa@urolakosta.eus