Kulturako pertsona profesionalei aparteko dirulaguntzak
2020·05·12
Helburua
Deialdi honen bidez arautzen dira artearen eta kulturaren arloan banakako profesional moduan aritzen diren pertsona profesionalen diru-sarrerarik eza arintzeko laguntzak, baldin eta jarduera eten edo bertan behera geratu bazaie Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik, era horretan beren jarduerari eutsi ahal izan diezaioten.
Aurrekontuko zuzkidura
Guztira deialdiaren laguntzen zenbatekoa 2.500.000 eurokoa da.
Pertsona onuradunak
1.- Kulturako profesional diren pertsona fisikoak, beren kontura aritzen direnak –nahiz eta bestek kontratatuak izan daitezkeen–, arte-emanaldi edo erakusketetarako lokaletan aritzen direnak, edo ikuskizun publiko edo ekitaldi kolektiboetan, baldin eta jarduera eten edo bertan behera geratu bazaie Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik (martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua).
Onuradun izateko, bakarka aritu behar dute –edo ondasun-erkidego edo sozietate zibil bateko bazkide moduan–, baina norberak eskatu behar du dirulaguntza.
Gehieneko laguntza
Era honetan erabakiko da laguntzaren hileko zenbatekoa:
a) Pertsona eskatzaileak 2019an edo lehenago hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, jarduera horretan 2019an izandako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70 jasoko du, gehienez 1.200 euro hilean.
b) Pertsona eskatzaileak 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 13ra artean –biak barne– hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, hilean 950 euro jasoko du.
Eskaerak egiteko epea
2020/05/12 - 2020/05/25
Informazio gehiago: