Diru-laguntzak
Atzealdea Langabeak kontratatzeko dirulaguntzak enpresentzat
2025·12·22

Urola Kostako Udal Elkarteak, enplegua indartzeko helburuarekin, langabetuak kontratatzeko enpresei zuzendutako 2025 dirulaguntzak sortu ditu. Deialdi honen bidez, honako helburuak lortu nahi dira: alde batetik, enpresei laguntzea langileak kontratatzeko gastuei aurre egiten eta, beste alde bestetik, enplegu-politika aktiboak indartzea, eskualdeko langabeen kontratazioa errazteko.
Dirulaguntzen deialdia kokatzen da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2025eko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen barruan (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren diru laguntza deialdia, enplegua sustatzeko toki ekintzetarako: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2025eko uztailaren 15eko ebazpena, EHAA, 2025-07-31). Diru laguntza Urola Kostako Udal Elkarteak kudeatuko badu ere, Lanbidek deialdi horretan ezarritako eskakizunak eta baldintzak beteko dira.
Guztira, 208.282,00 euroko aurrekontua du deialdi honek.
Diru laguntzen helburua da laguntza ekonomikoak ematea eskualdeko tokiko enpresei, (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaia) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabean eta enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden eskualdeko pertsona langabeak kontratatzeko.
Hainbat kolektibori zuzendutako 25 kontratazio finantzatuko dira.
Kontratuen ezaugarriak
Diruz lagunduko diren kontratuek honako ezaugarriak izan behar dituzte:
Iraupena: mugagabea
Lanaldia: %50 edo %100
2025-01-01etik 2025-12-31ra bitartean gauzatuak izatea
8.000,00 euro eta 10.000,00 euro artekoa, kontratuaren eta kontratatzen den pertsonaren ezaugarrien arabera.
Bete behar diren baldintzak, prozedura, eskabideak baloratzeko irizpideak eta gainerako xehetasunak oinarrietan daude zehaztuta.
Eskaerak
- Hasiera: 2025ko abenduak 18
- Amaiera: 2026ko urtarrilaren 31
Eskaerak eta erantsi beharreko dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar da, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bitartez, dirulaguntzaren atarian sartuz eta horretarako dagokion eskabidea betez
Informazioa:
Urola Kostako Udal Elkartea
943890808